Salmentak %3,4 handituz hasi du urtea Eroskik

Kooperatibaren salmenta gordinak 1.364 milioi eurokoak izan dira urteko lehen hiruhilekoan, eta 9,5 milioi euroko emaitza positiboa lortu du

Eroskiren supermerkatu bat | Argazkia: Eroski Eroskiren supermerkatu bat | Argazkia: Eroski

2024ko lehen hiruhilekoko datuak eman ditu argitara gaur Eroskik. Urtarriletik apirilera, kooperatibaren salmenta gordinak 1.364 milioi eurokoak izan dira, aurreko urteko epe bereko kopurua %3,4 handituz. Elikagaien arloko salmentak izan dira gehienak, 1.364 milioi euro hain zuzen, 2023ko lehen hilabeteetan baino %4,4 gehiago. Hala, lehen hiruhilekoan 9,5 milioi euroko emaitza positiboa izan du Eroskik.

Rosa Carabel Eroskiko zuzendari nagusiaren hitzetan, kooperatibaren prezioen politikak kontsumitzaileen artean "onarpen handia" eduki izanak lagundu du taldearen emaitzan. “Familien gastuak arintzen laguntzeko promozio jarduerak egin ditugu. Eginahal horren ondorioz, salmentak hobetu egin dira, eta Eroskiren lehiakortasuna eta erakargarritasun komertziala sendotu egin dira", adierazi du.

Carabelen arabera, urteko lehen hiruhilekoa amaituta, espero zituen emaitzak izaten ari da kooperatiba. EBITDA positiboa izatea dute helburu, 2023an lortu bezala, eta horretan dihardute buru-belarri. Egun, kooperatibak 1.533 saltoki ditu zabalik, eta 27.400 bazkide kooperatibista ditu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK