Sidenorrek iragarri du Eplus izeneko enpresa katalana erosi duela. José Antonio Jainagaren konpainiak adierazi du erosketa “aurrerapausoa dela ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren alde egiten ari diren apustuan”. Izan ere, Eplusekoek txatarra industrialaren eta hondakinen kudeaketan egiten dute lan.
Zehazki, Artés izeneko herrian kokatuta dagoen enpresak hondakinen balioa handitzen du, txatarra eraldatzen baitute ondoren berrerabil dadin. Horretarako 2.000 metro karratuko egoitza dute, eta bertan material desberdinak lantzen dituzte: metala, papera, kartoia, plastikoa…
2022. urteaz geroztik Sidenorrek sektore bereko beste bi enpresa erosi: Valentziako Aguilar Metal Recycling-AMR eta Fuenlabradako (Madril) Miguel Martín. Egun, konpainia Talgo enpresa erosteko negoziazio lanetan ari da.