
Siemens Energyk galerak izango ditu 2023. urtean: 4.500 milioi eurokoak izango dira, horietatik 4.300 gutxi gora behera Gamesatik etorriko liratekeenak. Aitzitik, zailtasunak ditu bankuetan finantzazioa lortzeko, eta publikoaren atea jo du erreskatea eskatu asmoz.
Negoziazio prozesuaren berria Wirtschaftswoche aldizkari alemanak aurreratu du, ondoren Der Spiegel y Bloombergek ere iragarri dutena. Siemens Energyk argitaratutako ohar baten adierazi du enpresaren balantzea indartzeko "askotariko neurriak" aztertzen ari direla. Zehazki, 15.000 milioi euro bitarteko laguntzak behar ditu guztira Siemensen energia enpresak galerei aurre egiteko, eta negoziazioa, Alemaniako gobernuarekin ez ezik, beste hiru bankurekin —Bank of America, Commerzbank eta Deutsche Bank— ere egiten ari da. Wirtschaftswochek jasotakoaren arabera, eskaerak bilatzen du Alemaniako gobernuak guztizko zigraren % 80 bermatzea, bankuek gainontzeko %20 jartzeko. Der Spiegelen hitzetan, ordea, alemaniarrek ez dute ezer ordaindu beharko erreskateagatik.
Dena den, taldeak argitu du "lehen konbertsazioak direla". Alegia, azpimarratu du ez duela "likidezia arazorik", baizik eta eskaera hazkundea dela eta epe luzerako "bermeak" direla beharrezkoak, eta horregatik aztertzen ari direla askotariko aukerak.
Albisteak, baina, burtsan eragina izan du: Siemens Energyren kotizazioak %35 egin du behera.