Siemens Gamesa osorik erosteko asmoa adierazi du Siemens Energyk

Erosketa eskaintza publikoaren asmoa jakin eta gero, akzioek gora egin dute, eta Siemens Gamesaren akzioen kotizazioa ordubetez eten du CNMVk

Siemens Gamesa Siemens Gamesa

Ez da lehen aldia Siemens Energy enpresa alemaniarrak Siemens Gamesa osorik erosteko asmoa azaltzen duela. Oraingoan, ordea, zurrumurruak indarra hartu omen du. Alemaniarrek Zamudion egoitza due Siemens Gamesa enpresaren % 67 dute jabetzan momentuz, eta gainerakoa burtsan sakabanatuta dago. Erosketarako eskaintza publikoa, hortaz, laster gauzatu daiteke. Egungo merkatu balioa ikusita, kotizatutako akzioak erosteko 3.500 milioi euro ordainduko luke Siemens Gamesak, eta litekeena da eskudirutan egitea. 

Maiatzaren 5ean aurkeztu zituen bere emaitzak Gamesak. Ekitaldi honetako lehenengo seihilekoan 780 milioi euroko galerak izan dituela iragarri eta eragiketen zuzendari berria izendatu zuten, Tim Dawidowsky. Siemens Energyk zamatzat hartu izan du behin baino gehiagotan Bizkaiko enpresa, eta salmenta-aurreikuspena okertu. Aurrekari argiak, beraz, balizko erosketaz erosteko. Enpresak ez du,ordea, erosketa eskaintza publikoa baieztatu. "Ez dago erabakirik hartuta, eta ezin da ziurtatu salerosketa gauzatuko denik", esan du Siemens Energyk. Aldiz, enpresak erosketarako atea irekita utzi du, "pentsakizun horren emaitza zabalik dago" esaldiarekin.

Esaldi horrek merkatuak aztoratu ditu, eta Siemens Gamesaren akzioen balioak % 11 egin du gora, eta Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) behin-behinean haien kotizazioa eten behar izan du. Berriz salerosketa zabaldu denean, hazkundea handiagoa izan da, % 14ra helduta. Espainiako merkatuan ez ezik, Frankfurten ere Siemens Energyren kotizazioak egin du gora.

Burtsan kotizatutako akzioak erosita, Alemaniak askatasun osoa izango luke edozein erabaki hartzeko. Dagoeneko Siemens Gamesak bere aktiboen zati bat saldu du. Urte honetan bertan SSR Renewables enpresari Europako hegoaldeko zenbait aktibo saldu dizkio. 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK