Smart PMk adierazi du elkarlanean hasiko dela SubAero Precision Machiningekin. Azken hori Group Designcell taldearen parte da. Elkarlanaren helburua Indian Smart PMk duen presentzia sendotzea da, bazkide berria izango den taldeak Indiako merkatuari buruz duen “ezagutza sakonari esker”. Mugarri garrantzitsua izan da lankidetza bai enpresaren hedapen globalerako, baita industria-automatizazioko soluzioen merkaturatzea azkartzeko ere.
SubAero Precision Machiningen lana izango da Smart PMren teknologiaren sustapena bai salmenta kudeatzea. Izan ere, esperientzia handia du CNCren mekanizazio jardueretan, eta hainbat proiektu konplexutan hartu du parte jada. Horrez gain, SubAero Precision Machiningek “Xperience zentro” bat jarriko du Designcell taldeak egoitza duen Vasaiko (India) instalazioetan.
Laura Francos Smart PMko zuzendari nagusia eta Sunil Desai Designcelleko zuzendaria pozik agertu dira lankidetzarekin. Francosek adierazi du bazkide berriaren laguntzarekin “munduko erreferente” bihurtuko direla manufaktura industrian. Desaik gaineratu du “Indiako enpresei kalitate eta eraginkortasun operatibo handiagoak lortzen laguntzea espero” duela, “teknologia adimendun aurreratuak erabiliz”.