Solarisek Suediarako ekoitziko ditu 170 autobus

Suediako hiriburura bidaliko dira autobusak, datorren urtean

Solarisen autobusa | Argazkia: Europa Press
Solarisen autobusa | Argazkia: Europa Press
2025eko apirilaren 11a

CAFen filiala den Solaris enpresak 170 autobus elektriko ekoitziko ditu Suediarako; 100 milioi eurotik gorako eragiketa da. Bi zatitan banatuko dira ibilgailuak: Stockholm Suediako hiribururako izango dira 89 autobus, Nobina Sverige AB izeneko operadorearentzako; gainerako 81 autobusak ere Stockholmera bidaliko dira, VR Sverige AB operadoreak eskatuta. Ibilgailuak 2026ko lehen eta bigarren hiruhilekorako prest egotea aurreikusi dute.

 

Bi kasuetan modeloak berberak izango dira: Solaris Urbino 15 LE. Autobus mota horiek, batik bat, hiriarteko eta metropoliko bideak egiten dituzte. 2003 urtetik 800 autobus baino gehiago ekoitzi ditu Solarisek Suediarako.