Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak berriz ere azpimarratu du Talgo EAEn errotzen laguntzearen alde dagoela Eusko Jaurlaritza, baita Espainiako estatuko Garraio eta Mugikortasun Iraunkorraren Ministerioa ere.
Jauregik azaldu du pasa den ostegunean izan zuela bilera Oscar Puente Garraio ministroarekin; bertan, Sidenor enpresak Talgoren akzioak erosteari buruz hitz egin zutela gaineratu du. Haien ustetan, José Antonio Jainagaren enpresak ibilbide luzea du proiektu industrialetan, eta positiboa izango litzateke konpainiak Talgo eskuratzea, enpresaren errotzea EAEn bermatzeko, eta, bide batez, “enpleguak eta tokiko hornitzaile sare garrantzitsua mantentzeko”. Hala, “bi gobernuak bat” datozela adierazi du sailburuak.