Talgori jarritako isunaren ordainketa atzeratzea aztertzen ari da Renfe

116 milioi euroko isuna jarri zion Espainiako tren operadoreak enkargu batean izandako atzerapenak zirela eta. Euskal patzuergoaren erosketa erraztu lezake Renferen erabakiak

Talgoren planta, Ribabellosan, Araban | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press Talgoren planta, Ribabellosan, Araban | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press

Renfek 116,6 milioi euroko isuna jarri zion Talgori, azken honek esku artean zuen enkargu bat bi urteko atzerapenarekin amaitu zuelako. Dirudienez, Renfe aztertzen ari da ezarritako isuna zazpi urtetan zatitzea, eta hortaz, 2031ra arte atzeratzea.

Erosketa prozesu bete-betean da Talgo, eta Espainiako tren operadorearen erabakiak atea ireki lezake behin betiko Sidenorrek, Eusko Jaurlaritzak (Finkatuz funtsaren bidez) eta Kutxabankek osatzen duten patzuergoak tren fabrikatzailearen %30 inguru eskuratzeko.

Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio idazkariak otsailean aurreratu zuen isunaren epeak atzeratu zitezkeela, eta EFE agentziaren iturriek baieztatu dutenez, Renfe prest azaldu da isunaren ordainketa atzeratzeko. Hori bai, atzeratze horrek eragingo lituzkeen interesak adostu beharra dute orain.

Trilantic funtsak Talgon duen zatia (%29,77) erosteko aurreakordioa lortu zuen Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentea buru duen partzuergoak pasa den otsailean. Isunaren ordainketa atzeratuz gero, behin betiko erosketa gertuago egongo litzateke.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK