Tubacexek 6,5 milioi euro irabazi ditu urteko lehen erdian, iaz baino %68 gutxiago

Abu Dhabiko ADNOC petrolio konpainia nazionalarekin sinatutako kontratuari esker, 2024ko azken hiruhilekoan kutxan 180 milioi euro sartuko dituela dela azaldu du

 Tubacex-eko zuzendari nagusia, Jesus Esmoris eta Tubacex-eko presidentea, Manuel Moreu | Argazkia: Tubacex Tubacex-eko zuzendari nagusia, Jesus Esmoris eta Tubacex-eko presidentea, Manuel Moreu | Argazkia: Tubacex

Tubacexek 2024ko lehen seihilekoan nabarmen murriztu ditu irabaziak. 6,5 miloi euro irabazi ditu urtarriletik ekainera bitartean, 2023ko epe berean baino %67,7 gutxiago. Epe horretan, iaz 20 milioi euro irabazi zituen. CNMVri jakinarazitako informazioaren arabera, konpainiak 398 milioi euroko salmentak izan ditu zituen urtarriletik ekainera, 2023ko epe berean baino %8,5 gutxiago. EBITDA 50,1 milioikoa izan da, iaz baino %22,2 gutxiago.

Urteko lehen seihilekoan Arabiako Mubadala funtsari negozioaren zati bat saldu izana gogorarazi du taldeak. Mubadalarekin sinatutako akordioan aurreikusten da Arabiako funtsak %49ko gutxiengo partaidetza izatea. Era berean, Abu Dhabiko ADNOC petrolio konpainia nazionalarekin sinatutako megakontratuari esker, 2024ko azken hiruhilekoan bere kutzan 180 milioi euro sartuko dela azaldu du. Eskaera-zorroa 1.600 milioi inguruan mantentzea espero du.

Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari delegatuak azpimarratu duenez, "maila historikoetan dagoen zorro batekin itxiko dugu seihilekoa". Zuhurtziaz jokatuko dutela gaineratu du, baina 2024ko bigarren seihilekora begira baikorrak direla. Ildo horretan, enpresa arabarrak azaldu duenez, urteko bigarren seihilekoa lehenengoaren gainetik egongo dela aurreikusten du, bai fakturazioan, bai EBITDA eta marjinari dagokienez.

Azkenik, Tubacex taldeak bere sendotasun finantzarioa azpimarratu du, bere zor finantzario garbia 395,3 milioikoa dela ziurtatuz, Abu Dabiko lantegian egindako inbertsioa barne (38,5 milioi euro).

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK