
Tubacex taldeak 30,9 milioi euroko EBITDArekin itxi du 2025eko lehen hiruhilekoa, hots, iaz baino %23,9 gehiagorekin. Zergen aurreko mozkinetan %130,8ko gorakada izan du konpainiak, 11,2 milioi eurorekin. EBITDA marjina %17an kokatu da, “taldeak hiruhileko batean lortu duen mailarik altuena, NT2 2027 Planean jasotako helburu estrategikoen gainetik”.
Salmentak 182,3 milioi eurokoak izan dira, aurreko urteko lehen hiru hilabeteetan baino %2,3 gutxiago, eta eskaera zorroa 1.500 milioi eurora iritsi da.
Laudioko enpresaren arabera, datu horiek bat datoz “aurrez ezarritako helburuekin”, eta espero dutenez 2025. urtean zehar zifrak “pixkanaka hobetzen” joango dira. Bigarren seihilekoan “emaitzetan azelerazioa” aurreikusi dute, batik bat, ADNOC eta Petrobasen fakturazio eta entregei esker.