Tubos Reunidosek 56,6 milioi euro irabazi ditu, 2022an baino %30,1 gehiago

533 milioi euroko negozio zifra lortu du talde arabarrak. Ipar Amerika da bere merkatu garrantzitsuena, salmenten %46 bertan egin zituzten iaz

Argazkia: Tubos Reunidos Argazkia: Tubos Reunidos

Tubos Reunidos enpresak 56,6 milioi euroren irabazi garbiak izan ditu 2023an, aurreko ekitaldian baino %30,1 gehiago, eta 533 milioi euroko negozio-zifra eskuratu du, 2022an baino %3,7 gehiago.

Ohar batean, konpainiak "ziurgabetasun orokorreko" egoera batean suspertzen jarraitzen duela adierazi du. 2023an lehen seihileko “bikaina” izan ondoren, bigarrenean eskaeretan murrizketa izan dute, bezeroen inbentario bolumen handiaren eta prezioen inguruko presio handiagoaren ondorioz.

Hala ere, 2024an jarduera pixkanaka berreskuratzeko itxaropena du Tubos Reunidosek, eta 2023ko emaitzek soldadurarik gabeko hodien merkatuak 2022ko amaieran lortu zituen "prezio altuek" lehen seihilekoaren "jarduera ona" berresten dutela baieztatu du. Aldiz, urtearen bigarren erdian, eskariak "ahulezia" erakutsi du, banatzaileen eta azken bezeroen stocken maila handia dela eta, "horrek eskaeren sarrera moteldu du".

Konpainiaren EBITDA 106,8 milioi eurokoa izan da, 2022an baino %65,6 gehiago, eta negozio zifrarekiko marjina %20koa izan da. Hala, Ipar Amerika da Tubos Reunidosen merkatu garrantzitsuena, bertan 245 milioi euroko salmentak egin baitira, eta negozio zifraren %46 osatu dute. Gainerako merkatuak ere hazi dira, batik bat, Europa (prezio altuak direla eta), Ekialde Ertaina eta Afrika.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK