
Usue Gonzalezek ibilbide profesional luzea egin du prozesu industrialen garapen fase askotarikoetan lanean, eta gaur egun mota guztietako ingeniaritza proiektuak egiten ditu Euskal Herriko nahiz nazioarteko industria lantegietan. EnpresaBIDEArekin hitz egin du industria sektoreaz eta Kreanek orain bizi duen uneaz.
Zein proiektu dituzue esku artean industria instalazioen negozioan?
Gure proiektu gehienak konfidentzialak dira, baina azkenaldian egin ditugun hiru proiektu nabarmendu ditzaket. Gipuzkoako Ingurumen Gunean egindakoa da bat. Proiektuaren erredakzioa, zuzendaritza fakultatiboa eta jabetzaren ingeniaritza gauzatu ditugu bertan, eta proiektu osoan zehar bermatu dugu diseinuak baldintza tekniko guztiak betetzen zituela. Behin proiektua bukatuta ere, laguntza teknikoa eskaintzen jarraitzen dugu.
Beste proiektu bat Bilboko Portuko DBA izeneko plantan gasolina biltegiratzeko hodia ezartzea izan da. Xehetasun-ingeniaritza, eraikuntzaren kudeaketa eta gasolina linea berriaren ezarpenaren zuzendaritza fakultatiboa garatu ditugu bertan. Azkenik, hirugarren proiektua Weylchem enpresarentzat oleum-ezko tankea egitean izan da. Tankearen oinarrizko eta xehetasunezko ingeniaritza egin genuen, lineak, argindarra, instrumentazio eta kontrola, baita lanaren zuzendaritza osoa ere.
Zer motatako soluzioak eskaintzen dituzue?
Aipatutako proiektuetan, egiten ditugun gainerako proiektuetan bezala, bezeroen beharretara egokitzen gara, eta, horretarako, diziplina anitzeko lantalde bat dugu, hainbat espezialitate biltzen dituena, hala nola prozesua, mekanika eta hoditeria, elektrizitatea, instrumentazioa eta kontrola. Bideragarritasun azterketetatik hasi eta ingeniaritzarik konplexueneraino doazen zerbitzuak eskaintzen ditugu. Halaber, erosketak kudeatzen, lizentziak eta baimenak lortzen eta legeztatzen laguntzen dugu. Gure merkatu nagusia hor dago, non gero eta posizio finkoagoa dugun.
Era berean, Bunge, Michelin eta Petronor bezalako enpresetan laguntza teknikoa ematen duten talde propioak ditugu, erronka berriak onartzeko orduan balioa eta konfiantza ematen diguten lankidetza iraunkorrak dira horiek.
Zein enpresa motarekin eta zein sektoretan aritzen zarete?
Industria sektoreko enpresekin egiten dugu lan, Oil&Gas merkatuan, hondakinen kudeaketan, planta kimikoetan eta bioerregaietan. Dena den, euren instalakuntzen ingeniaritza zerbitzuak behar dituzten beste industria enpresa motekin ere lan egin dezakegu. Gure proiektu gehienak Euskal Herrian egiten ditugu, baina beste asko ere Espainian eta nazioartean burutu ditugu. Gure bezeroei laguntzen diegu dauden lekuan daudela.
"Bezeroen premietara egokitzen gara, eta horretarako nahiko lantalde anitza dugu zeinak prozesua, mekanika eta hodia, elektrizitatea eta instrumentazioa eta kontrola bezalako espezialitateak biltzen dituen"
Ingurune industrializatu batean gaudela kontuan hartuta, baduzue hazteko marjina, ezta?
Bai. Euskal industriak etengabeko bilakaera bizi du ekoizpen prozesu berrietara egokitzeko eta ingurumenaren aldeko araudi gero eta murriztaileagoak betetzeko. Adibidez, Bilboko Portua energia berriztagarrietako proiektu berritzaileen bidez hazten ari da.
Industriak erronka handia du jasangarritasunari dagokionez, zertan lagundu dezake zuen ingeniaritzak?
Badakigu jasangarritasun faktoreek gero eta garrantzi handiagoa dutela industriaren jardueran, eta alderdi hori diseinuaren lehen faseetatik txertatzen dugu, enpresaren eraginkortasun eta errentagarritasun helburuekin bat etor daitezen. Baliabideen kontsumoa eta hondakinen sorrera murriztuko duten teknologiak eta prozesuak txertatzen dituzten proiektuak garatzen ditugu, efizientzia energetikoa bilatuz, energiaren erabilera optimizatuko duten irtenbideak ezarriz, hala nola beroa berreskuratzeko sistemak, energia berriztagarrien erabilera, etab., eta prozesuen berrikuntzaren aldeko apustua eginez, jasangarritasuna erraztuko duten teknologia garbiak eta praktikoak txertatuz, hala nola prozesuen automatizazioa eta digitalizazioa.
Araudia betetzen dela bermatu behar dugu, eta azpiegitura proiektuak eta industria prozesuak nazioarteko estandarretara egokitu behar ditugu. Araudia gero eta murriztaileagoa da, eta araudia bera baino murriztaileagoak diren kanpo betekizunak ere badaude, hala nola industria aseguruetatik eratorritakoak.
Lege horiek zer nolako eragina dute zuen egunerokoan?
Diseinu eta eraikuntza fasean, indarrean dauden EHS (Environment, Health, Safety) araudiak kontuan hartu behar dira, prozesu osoan betetzen direla bermatzeko. Horrek esan nahi du diseinuetan doikuntzak egin behar direla, hasieratik eskatutako segurtasun neurriak txertatuta. Horretarako, arriskuen ebaluazioa, etengabeko formakuntza eta auditoriak gauzatzen dira.
Bezero batek instalazio berri bat egiteko eskaera egiten duenean, indarrean dagoen araudia bete behar da. Beste batzuetan, eskaera instalazio zahar bat egokitzea izaten da, zerbaitek akatsa eman duelako edota indarrean dagoen araudia betetzen ez duelako.
Ingeniaritza kimikoa ikasi zenuen eta industrian aritu zara zure ibilbide profesionalean. Nola ikusten duzu egun sektorea?
Oro har, industriaren sektorea aldaketak jasaten ari da, eta horiek aukera gisa ikus daitezke. Gaur egun, energia berriztagarrien proiektuetako inbertsioen alde egiten ari da, hidrogeno berdea eta iraunkortasunera eta karbono aztarna murriztera bideratutako proiektuak, esaterako. Beraz, enpresen joera praktika ekologikoagoetara bideratzen ari da, erregai fosilen alternatibak bilatuz eta prozesu garbiagoak garatuz. Esan bezala, erregulazioak gero eta zorrotzagoak dira, eta enpresak estandar horiek betetzen dituzten teknologietan eta prozesuetan egokitzera eta inbertitzera behartzen dituzte. Uste dut sektorea eraldaketa une batean dagoela, iraunkorragoak eta eraginkorragoak izateko beharrak bultzatuta; beraz, berritzeko eta hobetzeko aukerak izugarriak dira, eta egokitzen direnek emaitza onak lortuko dituzte, ziur asko.
"Uste dut sektorea eraldaketa une batean dagoela, iraunkorragoak eta eraginkorragoak izateko beharrak bultzatuta; beraz, berritzeko eta hobetzeko aukerak izugarriak dira, eta egokitzen direnek emaitza onak lortuko dituzte"
Hasi zinenetik hona zer nolakoa izan da bilakaera?
2006an lanean hasi nintzenetik, sektoreak bilakaera jasangarria izan du, prozesu, araudi, energia iturri eta abarren aldaketei lotuta. Ikatz bidezko zentralen desulfurazioa, ziklo konbinatuak edota termosolarrak igaro ditugu, eta orain fotovoltaikoarekin, eolikoarekin, hidrogenoarekin eta abarrekin gaude, karbono aztarna murrizteko helburuarekin. Prozesu horretan, gure lana industriaren eskakizun aldakorretara egokitzea izan da, eta etengabeko bilakaerarako gaitasun hori da gure balio nagusia. Gure lanaren gakoa da prozesua eta merkatuan dauden teknologiak aztertzea eta proiektuaren eskakizunei erantzungo dieten irtenbideak integratzea.
Zein erronka dituzue etorkizunera begira?
Aurrez aurre ditugun erronka nagusiak eraldaketa digitala, tresna berrietara egokitzea erronka izan daiteke, lehiakortasuna, merkatuari balio erantsi bereizia eskaintzea, eta talentua erakartzea, lan merkatu oso lehiakorrean kualifikatutako profesional berriak aurkitzea eta atxikitzea. Erronka horiei guztiei aurre egin behar diegu araudia etengabe eguneratzeko ahaleginean eta merkatuaren eskaerei erantzuteko etengabeko berrikuntzan. Nire ustez, erronka horiek pentsamolde proaktibo eta egokitzailearekin onartzea funtsezkoa izango da Kreanen etorkizuneko arrakastarako.