%1,9ra jaitsi da inflazioa

2021eko martxotik mailarik baxuenean aurkitzen da, puntu bat baino gehiago apalduz ekainean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Bigarren hilabetez jarraian behera egin du inflazioak eta urte arteko tasa ekainean %1,9an kokatu da, maiatzeko tasa 1,3 puntutan murriztuz. Modu honetara, EBZk ezarritako %2ko inflazio-tasa baina beherago kokatzea lortu du Espainiak, eta 2021eko martxotik izan duen ehuneko baxuenean jarri da KPIa. Duela urtebete %10tik gora zegoen tasak nabarmen egin du behera azken 12 hilabeteetan.

Estatistikako Institutu Nazioalak argiratutako datuen arabera, azpiko inflazioa ere, landu gabeko elikagaiak eta energia produktuak kontuan hartzen ez dituen tasa, %5,9ra jaitsi da azken hilabetean, eta 2022ko ekainetik mailarik txikienean dago.

INEren arabera, erregaien eta argindarraren prezio iaz baino gutxiago hazi delako apaldu da inflazio-tasa, baita elikagaien prezioek ere behera egin dutelako. Halaber, hilabetearen bukaeran amaitzen zen oinarrizko elikagaien ezarritako BEZaren murrizketa, eta neurria luzatu berri du Espainiako Gobernuak.

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK