BBVAk Erosketa Eskaintza Publiko erasokorra aurkeztu du Sabadellen kontrola hartzeko

Euskal bankuak Sabadellen administrazio-kontseiluak ukatutako truke bera eskaintzen die akziodunei. Espainiako Gobernua eta Kataluniako Generalitata eragiketaren aurka azaldu dira

Sabadell bankuaren bulegoak Bartzelonan | Argazkia: iStock Sabadell bankuaren bulegoak Bartzelonan | Argazkia: iStock

BBVAk Sabadell bankuaren kontrola bereganatzeko Erosketa Eskaintza Publikoa (EEP) kaleratu du, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) argitaratutako ohar batean baieztatu duenez. Euskal bankuaren eskaintza Sabadelleko administrazio kontseiluak atzera bota zuen bera da: Sabadellen 4,83 akzio bakoitzeko jaulkipen berriko akzio bat, hots, apirilaren 29ko balioarekiko %30eko prima. Kataluniako bankuaren arabera, eskaintzak erakundearen balioa "gutxiesten" du. Orain, akziodunek hartuko dute erabakia, eta erdia inguru inbertitzaile txikiak dira. Joan den asteko eskaintza lagunkoia izan bazen, orain BBVAk ez die "inolako abantailarik" eskaintzen Sabadelleko akziodunei eta administrazio-kontseiluko kideei.

CNMVren oharraren arabera, BBVAaren eskaintza Banco Sabadellek jaulkitako akzio guztiei bideratuta dago, 5.440 milioi, 0,125 euroko balio nominala dutelarik, hau da, kapitalaren %100a. Kontuan hartu beharra dago Sabadellen kapitala oso atomizatuta dagoela eta gainera, badira bi bankuetan dauden 70 akziodun. BBVAk hori izan dezake bere alde.

"Eskaintzaileak ez du inolako akordiorik beste sozietatearekin, sozietateko akziodunekin edo administrazio-kontseiluarekin edo haren kideetako batzuekin eskaintzari dagokionez. Akziodunei, sozietateari eta administrazio-kontseiluko kideei ez zaie inolako abantailarik gorde ", adierazi du BBVAk.

CNMVren oharraren arabera, BBVAaren eskaintza Banco Sabadellek jaulkitako akzio guztiei bideratuta dago, 5.440 milioi, 0,125 euroko balio nominala dutelarik

BBVAk apirilaren 30ean jakinarazi zuen "negoziazioak hasi" nahi zituela "bi erakundeen arteko balizko bat-egite bat aztertzeko". Hurrengo egunean, euskal bankuak 4,83ko jaulkipen berriko akzio bat eskaintzen zuela zehaztu zuen, %30eko prima bat apirilaren 29ko burtsaren itxieraren aldean, eta egoitza korporatibo bikoitz bat proposatzen zuela, Sant Cugateko egoitzari eta "Kataluniarekiko erabateko konpromisoari" eutsiz.

Astelehen honetan Banco Sabadellek uko egin zion BBVAren eskaintzari, administrazio kontseilua egin ostean. Josep Oliu buru duen erakundeak eskaintzak beren proiektua eta erakunde independente gisa hazteko aukerak "nabarmen gutxiesten" dituela adierazi zuen.

Halaber, asteazkenean, Carlos Torres BBVAko presidenteak Sabadelli jakinarazi zion ez zuela erakundea erosteko bigarren eskaintzarik egingo, eskaintza "hobetzeko tarterik" ez zegoela iritzita.

Gaur BBVAk aukera oldarkorrago baten alde egin du, 80ko hamarkadatik Espainiako estatuko banku-sektorean ikusi gabeko Erosketa Eskaintza Publiko bat aurkeztuz. Aurrekari gutxi daude EEP erasokorrenak. Horietako bat 1987an izan zen, Banco Bilbao Banesto erosten saiatu zenekoa, gaizki atera zitzaion ordea. Santanderrek ere eskaintza erasokorra baliatu zuen ABN Amro erosteko. Gas Naturalek, aldiz, ez zuen lortu ez Iberdrola ez Endesa eskuratzea EEP erasokorraren bidez.

Espainiako Gobernua eta Generalitata eragiketaren aurka

Natàlia Mas Generalitateko Ekonomia eta Ogasun kontseilaria pozik agertu zen pasa den astean, Sabadellek erosketa eskaintzari ezezkoa eman ostean. Kataluniako gobernua eragiketaren aurka azaldu da, eta lurraldeak banku gehiago behar dituela eta ez gutxiago adierazi dute. Espainiako Gobernuak ere ez du begi onez ikusten BBVAk Sabadellen inguruan hartutako erabakia.

Operazioak "eragin kaltegarri potentzialak" ekar ditzake estatuko finantza-sisteman, Ekonomia Ministerioko iturriek adierazi dutenez. Gobernuaren ustez, BBVA eta Sabadell bateratzeak "kontzentrazio-maila handitzea ekarriko luke, eta horrek eragin negatiboa izan lezake enpleguan eta finantza-zerbitzuen eskaintzan".

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK