EBZk iradoki du ekainean jaitsiko dituela interes tasak

Gaur Frankfurten egindako bileran, tasak oraingoz %4,5ean mantenduko dituela iragarri du Lagardek

Christine Lagarde gaurko agerraldian | Argazkia: EBZ Christine Lagarde gaurko agerraldian | Argazkia: EBZ

Azken asteetan iradoki gisa, EBZk interes tasak maila berean mantendu ditu berriro ere, eta dirudienez, ekaineko bilerara arte itxarongo dute tasak jaisten hasteko. Gaur egin dute hileroko bilera Frankfurten (Alemania) eta Christine Lagarde erakundeko buruak agerraldia egin du gerora.

Interes tasa ofiziala, beraz, %4,5ean mantenduko da eta %4an gordailuen interes tasa. EBZaren azken bost bileretan ez da aldaketarik izan, lehenago egindako hamar bileretan jarraian tasak igo ostean. Halaber, esperotako erabakia hartu badute ere, bilera zaila izan dela aitortu du Lagardek, Gobernu Kontseiluaren artean askotariko iritziak zeudela onartuz.

Interes tasak maila berean mantentzearen erabakia aho batez hartu ez izanak, tasen jaitsiera gertuago dagoela iradokitzen du. Inflazioak beheranzko bidean dihardu, eta martxoan %2,4raino jaitsi da, EBZren %2ko helburura gerturatuz. Behin tasak jaisteari ekiten diotenean, merkatuko adituek hiru edo lau aldiz jaitsiko dituztela uste dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK