Ispiluaren beste aldean: eroslea Sabadell izan zenean

Une honetan, Sabadell arerio batek irensteko arriskuan dagoen ehizakia bada ere, iraganean katalanek eskuratu zituzten banku-merkatuko beste erakunde batzuk

Banc Sabadellen egungo egoitza bat, Banco Guipuzcoanoren egoitza ohian, Donostian | Argazkia: EnpresaBIDEA Banc Sabadellen egungo egoitza bat, Banco Guipuzcoanoren egoitza ohian, Donostian | Argazkia: EnpresaBIDEA

VIA Empresa hedabideak BBVA-Banc Sabadellen erosketaren inguruan atal berezia egin du. Astebetez, atal horretako artikulu horietako batzuk katalanetik euskaratuko ditu EnpresaBIDEAk. Hementxe lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. Hona hemen laugarrena.


Artikulu sorta honetan zehar, EEP erosketa eskaintza publikoan inplikatutakoen profila marraztu dugu, baina alderdi bat falta zaigu buru-hausgarria osatzeko: une honetan Banc Sabadell orain arerio batek irensteko arriskuan dagoen ehizakia bada ere, iraganean katalanek eskuratu zituen banku-merkatuko beste erakunde batzuk. Gaur eragiketa horien laburpena egingo dugu. Eragiketa horiek ugariak izan dira hamarkadetan zehar, eta erakundearen hazkunde ez-organikoa eraiki dute.

1990eko hamarkadaren erdialdean, Sabadell Bankuak NatWest (National Westminster Bank) Espainiako filialaren % 80 erosi zuela iragarri zuen, Asturiasko Bankua izeneko asturiar jatorriko erakunde txiki bat barne. Xurgatzearekin batera, marka berria sortu zuten, Solbank izena zuena. Bi urte geroago, 1998an, Vallesekoek erakunde britainiarraren kapitalaren gainerako % 20 erosi zuten. Bide batez, norbaitek Solbanken logotipoa berreskuratu nahi badu, ikusiko du Clara Ponsati eta Jordi Graupera buru dituen Alhora plataforma politikoaren irudiarekin antzekotasun ugari zituela.

199eko hamarkadaren erdialdean, Sabadell bankuak NatWest Espainiako filialaren % 80 erosi zuela iragarri zuen

XXI. mendea iristearekin batera, Sabadellek ia osorik erosi zuen Banco Herrero, Asturiasen sortua eta ordura arte "la Caixarena" zena. Katalanek ordaindu beharreko prezioa izan zen bankuaren %15 lagatzea Josep Vilarasau Salat buru zuen erakundeari. Erosketa hori egin eta urtebetera, Sabadellek bide beretik jarraitu zuen, eta Banco Atlántico indianoen entitatearen kontrola hartu zuen, Nonell familiak 1901ean sorturikoa. Rumasaren eskuetatik eta kapital arabiarretik igarota, eta Opus Deiren inguruan orbitatu ondoren, Bartzelonako Diagonaleko bankua "desegin" egin zen Banc Sabadellen barruan. Ondorioz, bere egoitza ikusgarriak taldearen egoitza korporatiboaren maila hartu zuen. Aitzitik, erosketak ez ziren hor amaitu, 2006an ehizaki berri bat erori baitzen Vallesen sareetan: Banco Urquijo historikoa, ordura arte Belgikako KBC taldekoa zena.

Lau urteko lasaitasunaren ondoren, beste erosketa bat etorri zen. Kasu honetan, erositako entitatea Banco Guipuzcoano izan zen, 1899an Donostian sortutako entitatea. Garai hartan, euskal bankuaren akziodun nagusiak Kutxa eta BBK aurrezki-kutxak ziren, baita higiezinen mundutik zetorren Joaquín Martínez López banakako inbertitzailea ere. Erosketa hori egin eta urtebetera, Sabadellek digestio are zailagoa abiarazi zuen: CAM Caja de Ahorros del Mediterraneo erraldoiarena, lehen Caja de Ahorros de Alicante y Murcia izandakoa. Izan ere, Miguel Ángel Fernández Ordóñez Espainiako Bankuko gobernadoreak "txarrenetan txarrena" bezala definitu zuen CAM, zuen ondare-zuloa itzelari eta bere kudeatzaileen praxi txarrei erreferentzia eginez.

Hori bai, Kataluniako bankuak ziurtatu zuen etorkizunean kontu-balantzean ezustekoak sortzen baziren, espainiar estatuak bere esku zegoena egingo zuela horiek arintzeko. Finantza-krisiaren garaian oraindik ere, 2013an, Banco Gallego Sabadellen parte izatera igaro zen. Lehenago, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Banca Catalana, Rumasa eta Banco Centralen perimetroan ibili zen Konpostelako erakunde hori. Sabadellek erosi zuenean, esku publikoetan zegoen, BBOFk (Bankuak Era Antolatuan Berregituratzeko Funtsa) erreskatatu zuelako.

Baten batek gogora dezake Caixa Penedès ere erosi zuela, baina, egia esan, ez zen hemen azaltzen ari garenen moduko erosketa bat izan. Besterik gabe, bere bulego-sarearen zati bat kudeatu zuen.

Kataluniako bankuaren erosketa guztiak ez dira penintsulakoak izan, hortik kanpo ere ere jarduera dezente izan duelako. Ildo horretan, banku batzuk erosi zituen Floridan eta Mexikon, Lloyds TSBaz gain. Azken horren kasuan, lehenik Espainiako filiala erosi zuen 2013an bertako bezeroen gogoz kontra, banka pertsonalaren tratu bikainera ohituta baitzeuden, eta gero TSBren etxe nagusiaren zati bat. Lloyds eta Trustee Savings Bank, 1993an bat egin ondoren, 2013an banatu egin ziren. Bide batez, azken eragiketa hori historiako liburuetara igaro ezn, bi konpainien sistemak integratzeko orduan sortutako arazo informatikoengatik. Horrek kaosa eragin zuen, TSBko bezeroei bete-betean eragin ziena. Hondamendiak ia 380 milioi euroko balioa izan zuen.

2013an, Banco Gallego Sabadell taldean sartu zen

Laster jakingo dugu oraingoan arrain txikiak arrain handiaren eztarritik ihes egitea lortzen duen. Apurka-apurka, badirudi pronostikoek amaiera hori egintzat jotzen dutela.

Informazio gehiago
BBVA Sabadellen jabe izateko EEPa tramitera onartu du CNMVk
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK