Elkargik, Madrilgo (Espainia) IE Business Schoolekin lankidetzan, Strategic Corporate Finance izeneko programaren lehen edizioa amaitu berri du. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki nahiz ertainetan finantza ezagutzak txertatzea du asmo ikastaro honek, eta lau jardunalditan egin da. Madrilgo hezkuntza zentroko irakasleek eskaini dute ikastaroa.
Finantza estrategikoetan eta gobernantzan oinarritu da ikastaroa, eta teoria aurreratua eta aplikazio praktikoak uztartu dituzte. Zenon Vazquez Elkargiko zuzendari nagusiak argitu du, "finantza korporatiboetan irtenbideak eskaintzen” ari direla, eta IE Business Schoolekin egindako lankidetza honek euren jarduera osatzen duela.
Bestalde, Julian Trigo IEko garapen korporatiboko zuzendaria oso pozik agertu da programaren lehen edizioarekin eta esan du “goi mailako prestakuntza” ekarri dutela, “euskal enpresariek finantza-kudeaketan dituzten beharrei erantzunez”.
Diru-fluxu libreen eta balio estrategikoaren sorreraren arteko lotura izan dute ikasgai, metrika horiek inbertsioko funtsezko erabakiekin lotuz. Besteak beste, Juan Pedro Gómez, Javier García, Carlos Gallo (IE) eta Joana Vergara (Elkargi) aritu dira iraskasle lanetan, eta gobernantza korporatiboaren alderdietan ere sakondu dute.
Saioetan parte hartu dutenek euskal enpresako hainbat enpresaburuen esperientzia errealak ezagutzeko aukera izan dute: Marco Pineda, Sidenorreko zuzendari korporatiboa, Fermín del Rio, CIE Automotiveko presidenteordea eta Txus Yeregui, Irudekeko zuzendari nagusia izan dira bertan.