Finantzen Euskal Institutuak (FEIk) mailegu bidezko finantzaketa lerro bat abiaraziko duela jakinarazi du gaur Nöel D’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak. Ajebask Euskadi Enpresari eta Enpresari Gazteen Federazioak Gasteizen antolatu duen foroaren inaugurazio ekitaldian,azaldu du “gazteek soldata onak, lan-bizitzarako baldintza onak, asmo handiko garapen profesionala, lan-malgutasun handiagoa eta kontziliazio-aukerak izan ditzaten” hartu dela finantzaketa lerro berri hau irekitzeko erabakia.
Aldi berean, Ogasun eta Finantzetako sailburuak azpimarratu du ezinbestekoa izan dela sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlana. EAEn lehiakortasuna sustatzeko politikak ezartzeko. Europa mailan erreferentetzat ezarri du EAEko garapen ekonomikorako formula, hain zuzen, lankidetza publiko-pribatu handiari esker. D’Anjouk EAEko lehiakortasun maila mantendu eta hobetzea espero duela ere adierazi du.