Irabaziak %53,9 handitu ditu Caixabankek

4.816 milioi euro irabazi ditu bankuak, eta etekinen %60 akzionisten artea banatzeko asmoa du

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

4.816 milioi euroko irabaziak izan ditu Caixabankek 2023an, iaz baino %53,9 gehiago. Interes tasen gorakada dela eta, bankuak 15.137 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, 2022an baino %31,6 gehiago. Gainerako finantza erakundeentzat bezala, etekinak nabarmen handitu ditu bankuak, baina ez da bankuaren urterik onena izan, 2021ean 5.226 milioi euroren irabaziak izan baitzituzten.

Interesen marjinetan 10.113 euroren irabaziak izan ditu, %54,3ko hazkundea izan dutelarik. Dena den, komisio garbietan jaitsiera izan du, %5,1ekoa hain zuzen.

Bankuaren asmoa 2.890 milioi euro (irabazien %60) akzionisten artean banatzea da, 2023ko kontuetara, eta akzioak berrerosteko programa bat abiatuko duela ere jakinarazi du.

Era berean, Caixabanken errentagarritasunak ere gora egin du 2023an. Funts propioen gaineko errentagarritasuna %13,2koa izan da, eta kapitalaren gaineko errentagarritasun finantzarioa %15,6koa.

Aktiboak 160.827 milioi eurokoak izan dira amaitu berri den urtean, 2022an baino %8,7 gehiago. Berankortasunari dagokionez, 2022ko maila berean mantendu da, %2,7an.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK