Kriptodiruaren hondamendia gainerako finantza merkatuetara hedatzeko izua dago

'Stablecoin' edo aldakortasunik gabeko diru digitala da kezka nagusia. Ohiko aktibo errealekiko lotura du, eta bere hondamendiak finantza merkatuetan eragitearen kezka dago

Ez da giro kriptodiruaren unibertsoan. Kriptodiruaren merkatuan hondamendia agerikoa da. Aktibo guzti hauen baterako kapitalizazioak duela bost hilabete, 2021eko azaroaren 9an, 2,9 bilioi dolarretako langa gainditu bazuen ere, une honetan bilio bat euroko mailara hurbiltzen ari da. Maiatzaren 12an, atzo, kapitalizazio osoa 1,2 bilioi euro mantentzen zen. Galera nabarmena da, Espainiako urte bateko BPG galtzea bezalakoa.

Munduko banku zentral nagusiek interes tasak igotzeak eta, orohar, ekonomian dagoen ezjakintasunak eragin du kriptodiruaren merkatuen hondamendia. Interes tasak igota diru merkea lortzearen aukera desagertu da eta inbertsoreak arriskuarekiko jarrera zorroztu dute.

Badira kezkatzeko motiboak kriptounibertsoan eta, batez ere, hondamendi horrek gainerako finantza merkatuei nola eragingo dion ikusteko dago, baita 2007an subprime hipoteken hondamendiak gainerako merkatuetan izan zuen eraginaren bezalakorik gerta ote litekeen ere. Finantza merkatuak astindu zituen subprime hipoteken hondamendiak, eta mundua finantza krisi luzean murgildu zen.

Gakoa stablecoin edo kriptodiru egonkorrak dira. Orain arte aldakortasunik gabeko diru digital gisa hartu dute. Ohiko diruarekin paritatea mantentzen zuten kriptodiru egonkorrek. Horretarako zenbait aktiboen babesa izaten dute, esaterako, pagareak edo estatuko bonuak. Egonkortasun horri esker gainerako aktibo digitalekiko elkartrukeak egiteko erabili izan dira.TerraUSD da horietako bat. Sortu zenetik dolarrarekiko paritatea mantendu izan badu ere, une honetan paritateari eutsi ezinik dabil. Gaurko kotizazioa (AEBtako 2:32tan) 0,152 dolarretakoa da, azken astean bere balioaren % 81 galduta.

Stablecoinen gaineko kezka handia da. Kriptounibertsoren % 1 baino ez bada ere, prezioari eusteko aktibo errealak erosi eta saldu behar direnez, gainerako merkatuetan eragin dezake bere hondamendia. Izan ere, aktibo hauei eusten dieten erakunde eta enpresen porrotaren arriskua geroz eta handiagoa da. 

Inbertsoreen ihesaldi masiboa ohiko finantza sistemara hedatu daiteke eta hondamendia sistemikoa bilakatu. Estatu Batuetako Erreserba Federalak, esaterako, stablecoin aktiboak finantza egonkortasunerako mehatxua direla esan berri du. Nazioarteko Ordainketen Bankuak (BIS) ere arrisku honen inguruan ohartarazi izan du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK