Benetan marka-kanpaina aurkeztu eta Wealth Management saila sortu osteko lehen emaitzak partekatu ditu gaur Kutxabankek, urtarriletik irailerakoak, zehazki. Taldeak ohar bitartez jakinarazi duenez, 396,2 milioi euroko mozkin garbiak lortu ditu, aurreko urteko epe berean baino %2,8 gehiago. Hala, bere hazkunde- eta dibertsifikazio-helburu estrategikoak hobetzea lortu du bankuak. Core jarduerak zerikusi handia izan du horretan, 1.514,5 milioi eurokoa izan baita, %16,4ko hazkundearekin. Interes marjinak ere hobera egin du %23,4 baten, 1.031,8 milioi euroraino.
Horrela, bere hazkunde- eta dibertsifikazio-helburu estrategikoak gainditu ditu bankuak, ‘core’ jarduerak bultzatuta, % 16,4 hazi baita, 1.514,5 milioi euroraino, interes-marjina handitu delako (+%23,4 1.031,8 M €-raino) eta zerbitzuen eta aseguruen bilakaera positiboa izan delako, bai eta balantzetik kanpoko baliabideen (hala nola inbertsio-fondoak, zorro delegatuak eta aurreikuspen-produktuak) diru-sarrerak gero eta handiagoak direlako ere.
Hala ere, jarduera komertzialak ezinbesteko rola jokatu du taldeak partekatu dituen datuak ikusita. %7,1 hazi dira kudeatutako inbertsio-funtsen harpidetza garbiak, eta finantzaketetan ere gorakada nabariak erregistratu ditu. Izan ere, kontsumorako maileguek %22,4 egin dute gora, 557 milioi euroraino, eta merkataritza-kredituaren jarduerak %30ko hazkundea izan du, 138,6 euroan izaterino Hipoteka mailegu berrietan 2.300 milioi euro errealitate egin ditu, hipoteketan gertatu den susperraldiagatik, batez ere euriborrak behera egin duelako. Horri gehitu behar zaio handizkako segmentuari eskainitzako finantzaketa, 1.000 milioi euro edo %2,3 hazi dena, 14.838 milioi euroraino. Azken horretan 88.000 bezero gehiago ditu taldeak, %20ko igoera suposatzen duena.
Handizkakoan bereizketak eginez gero, esparru korporatiboan kreditu-inbertsioak % 3,7ko hazkunderaino, 6.442 milioi eurora iritsi ostean. Enpresetako bankako inbertsioa 2.100 milioitik gora kokatu da, %6,1eko hazkundeari esker. Eta higiezinen sustapenerako kredituek ere gora egin dute %20,3 baten, 3.313 etxebizitza finantzatu asmoz.
Taldeak kudeatzen dituen bezeroen baliabideei erreparatzen badiegu, 93.444 milioi eurokoak direla ikus daiteke, alegia, 2023ko urtarriletik irailera bitartean baino %11 handiagoak. Hazkunde horretan eragin dute balantzetik kanpoko baliebideetara, hau da, inbertsio-funtsetara, BGAEra eta pentsio-funtsetara, eginiko ekarpenek, 40.000 milioi eurotik gorakoak izan baitira lehen aldiz. Inbertsio-funtsen kudeaketan laugarren postuan da Kutxabank Espainia mailan. BGAEen ondarea %4,9 igo da —6.447 milioi euroraino, eta aipatzekoa da merkatu horren %47,5 kudeatzen duela Kutxabankek. Inbertsio funtsetan, berriz, 1.484 milioi euroko sarrerak lortu ditu. Hain zuzen ere ildo hori indartzeko apustua da Wealth Management dibisioaren sorrera, Joseba Oruetak zuzenduko duena. Horren baitan kokatu da, halaber, Talde Gestiónen %63 eskuratzeko kudeaketa.
Harago joanaz, 91.000 poliza berri baino gehiago sinatu ditu aseguruetan, 2023ko epe berean baino %3,8 gehiago. Hori dela eta, aseguru-negozioak 125,5 milioi euroko ekarpena egin zion Kutxabanki, 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan baino % 0,5 gehiago..