Kutxabankek 2.116 milioi euro bideratu ditu "finantzaketa jasangarrira"

Finantza erakundearen arabera, %14,7 handitu du finantzaketa mota hau

Kutxabanken egoitza bat | Argazkia: Kutxabank Kutxabanken egoitza bat | Argazkia: Kutxabank

Kutxabankek jakinarazi duenez, 2023an zehar 2.116 milioi euro bideratu ditu karbonoa murrizteko ekonomia proiektuetara. Finantzaketa jasangarriari, hortaz, 2022an baino %14,7 gehiago eskaini diola argitu du finantza erakundeak.

Energia berriztagarriak sortzeko proiektuetarako, mugikortasun jasangarriaren alde egiten duten jardueretarako edo etxebizitza sozialak, babestuak eta energetikoki eraginkorrak sustatzeko 1.369 milioi euroko finantzaketa bideratu dute.

Bankuko bezero partikularrek energetikoki jasangarriak diren etxebizitzak erostera bideratu da finantzaketaren beste zati bat. “Hipoteka berdeak” dira horiek, eta 721 milioi euro izan dira 2023an, aurreko urtean baino %6,7 gehiago. Halaber, Kutxabanken arabera, finantza erakundeak izenpetutako hipoteka guztien %22 izan dira mota honetakoak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK