Laboral Kutxak 222,7 milioi euroren irabaziak eskuratu ditu 2023an, aurreko urtean baino %47,99 gehiago. Finantza erakundeak ohar baten bidez adierazi duenez, diru politikan izandako egoerak ekarri du ustiapen kontuetan marjinak hedatzea, eta hori dela eta, “hazkunde nabarmena” izan du erakundeak.
Hazkunde hori enpresei emandako maileguetan eta aurrezkian eman da. Halaber, baliabide propioen errentagarritasuna (ROE) %10,78koa izan du. Hipoteka maileguetan %37,4ko hazkundea izan dute, eta enpresetara bideratutako maileguetan %6,8koa. Epe finkoko gordailuen dagokienez, %130 handitu dituzte 2023an, eta inbertsio funtsen ondarea %35,73.
Laboral Kutxak bere posizio “sendoa” mantentzen duela adierazi du. Erakunderik kaudimendunena direla adierazi dute oharrean, “arrisku politika egokia, kapitalizazio maila handia eta likidezia posizio lasaia dugulako”.