Munduko orden ezezagun berria

Frantziako eta Hego Koreako politikan sortu diren zurrunbiloak komunikabideetan bor-bor ari dira egunotan. Azken 16 urteetan ematen ari den kaos politikoak ordena ekonomiko berria eratzen ari dela aditzera ematen digu

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Esanguratsua da azken bolada orokorrean egonkor eta osasuntsuak izan diren demokraziak ziurgabetasun politiko larri egoeratan murgilduta izatea. Horren adibide dira Frantzia, Alemania, Japon edo Hego Korea. Aurreko mendeko guda handien ostean eman zen pax americanak ekarri zuen orden ekonomikoaren onuradun nagusiak izan ziren horiek, hain zuzen ere, eta Hego korea da globalizazioaren ikur nagusienetakoa.

Aipatutako herrialdeetan, baina, hautesleak eta erakunde politikoak pitzatzen ari dira, pairatzen ari diren presioen ondorioz. Munduan zehar hautesleek ez dute gehiago dagoen status quoa jasaten, eta alternatiba populistagoak bilatzen ari direla argi dago. Mundu mailako botere hegemonikoak babesa galtzen ari diren bitartean, momentuz ezezaguna den alternatiba eratzen ari da.

Nondik dator? Mundu mailako finantza krisia eta Trump

Esan ohi da “krisi bat ezin dela alperrik galdu”, eta 2008ko mundu mailako finantza krisi ikaragarriaren ostean, Barack Obama presidentearen taldeak hori egin zuen: hartu behar ziren neurriak xahutu. Bankuak nazionalizatu beharrean, eskasak ziren berregulazio eta berarautzeak egin zituen. Horrekin batera, krisiaren erantzule izan ziren erakunde finantzarioen atzetik ez joatea erabaki zuen (1930ean ez bezala), eta horrek guztiak konfiantza eza zabaldu zuen jendartean. Honako ideia orokortu zen: erreskatatu zirenak ez zirela bezeroak izan, bankariak baizik

Horrek guztiak, Donald Trumpen etorrera zolatu zuen. Banku zentralek eta Erreserba Federalak bigarren depresio handi bat ekidin zuten dirua inprimatuz. Hazkundea geldo mantendu zen urteetan, eta interes baxuek aurretik ondasun zituztenak saritu zituen arrakala soziala areagotuta. Trump boterera heldu zenean Obamacare osasun aseguru erraldoia mantendu, zergak jaitsi, defizita ikaragarri gora bultzatu eta protekzionismora itzulia egin zuen. COVID-19 izurritearen ondorioz, gizaldietam ezagutu gabeko diru gastuak egin ziren bai AEBen, bai beste herrialdetan, defizitak areagotuz. Bidenek Trumpen protekzionismoa areagotu du, Txinako inportazioen jaitsiera handituz. Halaber, Bidenek New Deal garaitik industria politika ausartena abiarazi du azpiegitura eta teknologia berdeetan inbestituz.

Esan ohi da “krisi bat ezin dela alperrik galdu”, eta 2008ko mundu mailako finantza krisi ikaragarriaren ostean, Barack Obama presidentearen taldeak hori egin zuen: hartu behar ziren neurriak xahutu

AEBtik kanpo ere globalizazioak atzera egin du, estatu bakoitzaren rola areagotuta. Xu Junpingen Txinak aldarrikatu zuen estatuak boterea izatea enpresa pribatuen gainekoa. Europako estatuek austeritatearen aldeko hautua egiteak populismo eztanda eragin du. Gobernu populistak eta interbentzionistak gailendu dira Italian, Turkian eta Brasilen… eta Trump bueltan da nazionalismo ekonomikoa areagotuz.

Merkantilisimo eraldatura

Modelo berri bat eratzen ari da; ongizate handiago batekin, tarifez babestutako merkataritza blokeetan banatutakoa, eta gobernuek konpainien gaineko lehentasunak ezartzeko eskubidea dutenekoa. Protekzionismoa bueltatu da, baina finantza sektorearentzat ez da eskuhartze zorrotzik izango askatasunez jarduteko.

"Batek irabazteko, besteak galdu behar du. Ideia hori merkataritza askearekin gainditu zen bere garaian, baina itzuli egin da"

XXI. mendeko merkantilismo berri eraldatu honetan, baturak zero ematen duen jokoetara bueltatzen gara: batek irabazteko, besteak galdu behar du. Ideia hori merkataritza askearekin gainditu zen bere garaian, baina itzuli egin da. Merkantilismoa sostengatzen duen ideia filosofikoa da “nazionalismo ekonomikoa”: estatuaren esku-hartzea norberaren interesak gailentzeko besteen interesen gainetik.

ESGn inbestitzeko erari boikota

2008. urtean enpresak saiatu ziren kapitalismoa eguneratzen ekonomia oparo eta jasangarri baten aldeko hautua eginez. ESG siglak sortu ziren (ingurumena —enviroment—, gizartea —social— eta gobernantza —governance—), inbestitzeko era bati izena emanez. Diru (funtsa) handien kudeatzaileek funts horiek merezi duten enpresetara bideratu behar dituztela du oinarri. Nortzuk merezi dute? Jabeek interesdun guztien onurarako erabakiak hartzen dituzten konpainiek. Interesdunak ez lirateke akziodunak soilik izango, baizik eta langileak edo/eta enpresen aktibitatearen ondorioz kutsadura sufritzen duten herritarrak ere besteak beste.

Izan ere, akziodunen balioa handitzearen alde bakarrik eginda, hartutako erabakiek epe laburrerako ibilbidea izango zutelako, eta horrelako erabakiak finantza ingeniaritza sustatzen zuelako. Ez zuen arrakasta handirik izan. Sentimendu horiek konspirazio teoriak zabaldu dituzte jendartean. ESGaren aurkako boikota inspiratzen duen arima honakoa da: gobernuek eta konpainiek ahulduta daudela euren dirua interes propioan erabiltzeko ohitura dutela, beste edonoren interesen gain, baita aktibitate horren etekina maximizatzearen helburuaren gain ere.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK