Norbolsako kapital sozialararen %100a bereganatu du Kutxabankek

Caja Ingenieros kreditu kooperatibak (%10) eta Laboral Kutxak (%5) zuten kapital soziala erosi du finantza erakundeak

Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: Europa Press Kutxabanken egoitza Bilbon | Argazkia: Europa Press

Kutxabankek Norbolsa enpresako kapitalaren %100 bereganatu du, eta aurrerantzean finantza taldearen inbertsio bankaren jarduera 'Kutxabank Investment - Norbolsa' izen sozial berriarekin garatuko du.

Kutxabankek ohar batean azaldu duenez, Caja Ingenieros kreditu kooperatibak eta Laboral Kutxak Norbolsan zuten kapital soziala bereganatu du, %10 eta %5 hurrenez hurren.

Eduardo Ruiz de Gordejuela kontseilari delegatuaren hitzetan, “erosketa honek Norbolsako akziodun bakarra izateko aukera” ematen dio finantza erakundeari, eta “finantza-zerbitzuak, inbertsio-bankakoak eta kapital-merkatuetan enpresei aholkularitza emateko unitate espezializatuaren aldeko apustua berresten du”.

Caja Ingenieros eta Laboral Kutxa 2012an sartu ziren Norbolsako akziodunen artean, kapital-handitze banaren bidez. Kutxabankek bi erakundeek “enpresaren bilakaeran egindako ekarpena” aitortu nahi izan du.

Banku negozioaren arloan, enpresa eta inbertitzaile instituzionalak kapital merkatuetara sartzen liderra da Norbolsa. 2023an, epe luzerako eta laburrerako errenta finkoko 36 jaulkitzailerekin egin du lan, eta 2.500 milioi eurotik gorako eskaria (2022an baino %56 gehiago) izan du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK