Sabadellek akzioak berrerosteko programari berrekin dio

BBVAren erosketa eskaintza publikoa dela eta bertan behera utzi zuen programa Kataluniako bankuak

Sabadell bankuaren bulegoak Bartzelonan | Argazkia: iStock Sabadell bankuaren bulegoak Bartzelonan | Argazkia: iStock

Banc Sabadellek BBVAren EEP erosketa eskaintza publikoaren iragarpenaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zuen akzioak berrerosteko programari ekin dio berriro ere. 247 milioi euroko balio zuten akzioak erostea falta zitzaizkion, finantza erakundeak CNMV Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Programa honen bidez, bankuaren kapital soziala murriztu nahi da. Bada, eskura daitekeen akzio kopurua, erosketaren batez besteko prezioaren araberako izango da, betiere kapital soziala baino %10eko muga ezarrita.

Programa 2025eko abenduaren 31era arte egongo da martxa, baina lehenago amaituko litzateke akzio guztiak edota diru kopuru osoa aurretik eskuratuz gero.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK