Usteak uste heriotza izan ezik

Interes tasak berehala jaitsiko zirelaren ustea hoztu egin da, eta merkatuetan gehiegizko kontzentrazioa dagoelaren ustea ere kakotx artean jarri behar da. Daniel Kahneman, jokabidezko finantzen teoriaren sortzailea zendu da azken astean

Estatu Batuetako Erreserba Federalaren egoitza | Argazkia: iStock Estatu Batuetako Erreserba Federalaren egoitza | Argazkia: iStock

Aurreko astean plazaratu ziren (AEBeko KPIa) inflazio datuek, honen jaitsiera ez dela segurua oraindik (jaisten ari da, baina %2ko helburura lortzeko oso motel) ondorioztatu dute. Industria hornitzaileen artean egiten den inkestak ekonomia indartsua eta zabalkuntza ziklo batetan dagoala ondorioztatzen du; beraz, Erreserba Federalak interes tasak jaisteko presarik ez du ekonomiaren sendotasuna dela eta.

AEBeko berehalako interes tasen jaitsiera susmoak hoztu egin dira. Ekaineko batzarrean Erreserba Federalak 25 oinarrizko puntutan jaitsiko dituelaren iritziak %50aren azpitik daude gaur egun. Orain dela bi hilabete aukera hori ziurtzat jotzen zen.

Suitzako Banku Nazionala bilakatu da pandemia ostean, ekonomia garatuetan, interes tasak jaitsi dituen lehena. Ingalaterrako Bankuak interes tasak berean mantentzea erabaki du. Suitzaren kasua ez da esanguratsua; pandemia ostean Suitzak izan duen inflaziorik altuena beste ekonomia garatuek urte honetarako espero dutena baino txikiagoa izan da; hala, Suitzako inflazio aurreikuspena 2024erako %1,4koa da.

Suitzako Banku Nazionala bilakatu da pandemia ostean, ekonomia garatuetan, interes tasak jaitsi dituen lehena

Europako Banku Zentralak (EBZ) Erreserba Federalaren aurretik tasak jaitsi beharko lituzkeela dirudi. Europako lokomotora den Alemaniako BPGaren 2024ko aurreikuspena %0,3ko igoera da; eskasa. (%1,2koa 2025erako). Jaitsiera honek (FEDak bereak aldatu ezik) euroa ahulduko luke dolarrarekiko. Arazoa da EBZak euroa gehiago ahultzea jasan dezaken edo ez. Moneta bakarra ahul egon da denbora luzez. 2009. urtetik gaur arte, epe luzeko jaitsiera izaten ari da eta areagotu daitekeela dirudi jaitsierek zuten “zoruaren goranzko joera” apurtu dutelako (grafikoan hobeto ikusten da). Inflazio altua izanda moneta ahula arriskutsua da…Lagarderen beste kezka Europako soldaten igoera da: azkarregia EBZaren gusturako.

Screenshot 2024 04 03 at 09 51 31 hogeitabigarren artikulua.pdf
 

"Altuagoak luzerako" lemak indarrean jarraitzen du.

Honek esan nahi du akzioak baztertu behar ditugula?

Akzioak altu daude konpainien egoera ona delako, nahiz eta tasa altuek enpresen hazkundea zailagoa bihurtu. Tasa altuek, definizioz, bonuentzako eta errenta finkorako kaltegarriagoak dira. Interes tasa igoeretan akzioek bonuak gainditzen dituzte orokorrean. Azken 18 hilabeteetan %33 gehiago igo dira.

Arriskua non dago? Interes tasa altuak mantentzeak istripu finantzario bat sortu dezaketela; egoera hau luzatzeak enpresek 2020 eta 2021. urteen bitartean oso baldintza “erosoekin” negoziatu zituzten maileguen birfinantzioak – baldintza askoz okerragoekin- suposatuko luken arriskua. “Ordainkizun amildegia”.

Merkatuetan ematen den kontzentrazioa (II. partea)

Ameriketako Estatu Batuakeko teknologia konpainia gutxi batzuen nagusitasuna ikaragarria da. Konpainia hauen hazkundea jasangarria den ala ez galdetu behar da. Neurri estatistiko orokortuen arabera, enpresen arteko ezberdintasunak inoizko kontzentrazioa erakusten du goialdean (goialdean dauden gutxi horiek merkatuaren kapitalizazio gehiena suposatzen dutela; 2000. urteko akzioen burbuila aise gaindituz). Zergatik ari da gertatzen? Teknologia enpresa handi hauek ikaragarri errentagarriak dira; errentagarritasun marjina %23,4koa dute, S&P500 indizeko beste gainontzeko enpresen errentagarritasuna bikoiztuz. Lehiakortasunean posizio indartsuan daude, eta horretaz baliatzen dira etekin handiagoak lortzeko. Haien (guztien) EBITDA (irabazien ehunekoa interesen, zergen, balio-galeraren, eta amortizazioen kosteen aurretik) azken 25 urteetan bikoiztu egin da besteena lau mantendu den bitartean.

Teknologia enpresa handi hauek ikaragarri errentagarriak dira; errentagarritasun marjina %23,4koa dute, S&P500 indizeko beste gainontzeko enpresen errentagarritasuna bikoiztuz

Sei enpresa teknologiko (“zazpi bikainetatik” Tesla kenduta; teknologikoa ez baita) hauen barruan ezberdintasunak daude; Nvidiaren (adimen artifizialerako grafikoen prozesadoreak diseinatzen dituen konpainia) hurrengo bi urtetako salmentak eta irabaziak %50 igoko dituela aurreikusten da (*1,50); Apple ezagunaren kasuan, aurreikusten den salmenta / irabazi igoera ez da beste S&P500eko enpresentzat aurreikusten denaren apartekoa.

Neurriz kanpo baloratuta dago?

Haien ibilbidean hazkunde hori mantentzeko gai badira, ez. PERtak (merkatuaren balioa zati irabaziak) aurreko urteetako irabazien hazkunde ehunekoarekin biderkatzen badin baditugu Big-techak edo teknologia konpainia erraldoi hauen akzioak Europako edo AEBeko ez diren beste akzioekin alderatuz merkeagoak daude! Galdera da: mantendu dezakete merkatuek momentu honetan haiengandik espero diren salmentak?

Aurretik merkatuetan eman diren beste kontzentrazio handiko garaietan (gutxi batzuk merkatuaren gehiengoa izan zutela) igoerak gidatu dituzten enpresa eurak izan dira jarraian eman diren jaitsierak ere gidatu dituztenak…

Heriotza-oharrak

Martxoaren 27an Daniel Kahneman psikologo ospetsua zendu zen 90 urte zituela. Aipatu izan da lerro hauetan inoiz ekonomialaria izan barik ekonomia nobela irabazi zuen azken mende erdiko intelektualik bikainetarikoa izan zela, eta “jokabidezko finantzen” adarra garatu zuela: egoera ekonomiko ezberdinen aurrean gizakion jokamolde irrazionalek duten zeresan handia azaleratuz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK