600.000 euroko dirulaguntza eskainiko du Donostia Sustapenak, hiriko jasangarritasuna sustatzeko

Besteak beste, 20.000 euroko laguntzak jaso daitezke ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko

Donostiako kale bat | Argazkia: iStock Donostiako kale bat | Argazkia: iStock

Donostia Sustapenak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu jasangarritasuna ardatz duten hainbat zerbitzuetera. Besteak beste, energia eraginkortasuna indartzeko inbertsioei lagunduko zaie. Proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 35.000 eurokoa izango da, eta laguntzaren maila diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 izango da.

Ingurumena zaintzea bermatuko duten eta enpresen hazkundea bultzatuko duten neurriak izango ere dira. Kasu horretan, gehieneko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da dirulaguntza bakoitzeko, diruz lagundu daitezkeen gastuen %70 ere estaliz, eta %10 gehiago enpresa txikien edo mikroenpresen kasuan.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko laguntzak ere eskainiko ditu Donostia Sustapenak. 20.000 euro arteko laguntza establezimenduetako azpiegiturak modernizatzeko. Karbono-aztarna kalkulatzeko zerbitzua eta energia-auditoretzei buruzko diagnostikoak egiteko diru-sarrerak ere izango dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK