Aclimak karbono-nekazaritza merkatu bat garatzeko proiektua abiatu du

CO2FARM izeneko proiektua abendura arte luzatuko da

Letxugak baratzean | Argazkia: iStock Letxugak baratzean | Argazkia: iStock

Aclima klusterrak CO2FARM izeneko proiektua jarri du abian, Neikerrekin elkarlanean. EAEn karbono-nekazaritzaren merkatua garatzeko aukerak aztertu eta horretarako giltzarriak identifikatzea du helburu proiektuak eta abendura arte luzatuko da.

Karbonoa behin betiko bazterten duten industria-teknologiek karbonoa harrapatu eta denboran zehar gordetzen dute, modu seguruan. Karbono-nekazaritzak, prozesu biologikoen bitartez, bere baitan biltzen ditu karbonoa gorde eta biodibertsitatearentzat onuragarri diren praktikak, izan nekazaritza-lurretan, basoetan edo kostaldean.

Europar Batasunak hemendik 2050era bitarte neutraltasun klimatikoa lortu nahi du, eta horretarako, berotegi-efektuko gasen isurketak murriztu ez ezik, hondakin-isuriak konpentsatu behar ditu, atmosferako karbonoa xurgatuta. Hala, neutraltasun klimatikoa lortzeko egingo duen ahaleginaren zati handi bat izango da nekazaritzako lurretan karbonoa xurgatu eta harrapatzea.

CO2FARM proiektuaren barruan hainbat egitasmo burutu nahi dira. Euskal Herrian kopiatu daitezkeen eredu arrakastatsuak aztertzea, berotegi-efektuko gas gehien isurtzen duten sektoreen konpentsazio-eskaria analizatzea eta lurrak karbonoa harrapatzeko duen gaitasunean oinarritutako lehenengo sektorearen konpentsazio-eskaintza potentziala ikertzea, besteak beste.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK