Bilbo hamar postu igo da eta munduko hamalaugarren hiri erakargarrien eta jasangarrien artean kokatu da Global Destination Sustainability (GDS) nazioarteko rankingean. Sailkapen honek 100 hiri jasangarri aztertzen ditu, eta kontuan hartzen ditu hiri horien estrategia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren arloan. Iaz 24. postuan kokatu ostean, Bilbok aurrerapausoa egin du aurten, eta Paris, Berlin edo Dublin bezalako hirien aurretik jarri da. Europako Erdialde eta Hegoaldeko hirugarren hiria izan da, Bordele eta Zürich-en atzetik.
GDS Foroaren testuinguruan argitaratu den emaitzak Bilbo kokatzen du Espainiako estatuko lehen hiri, eta Kontxi Claver Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak adierazi du albiste bikaina dela hiria ezagutzea konferentzia eta biltzarrak egiteko helmuga jasangarri gisa.
GDS rankingak hainbat arlotan egindako ahaleginak balioztatu ditu, hala nola, mugikortasun jasangarria, emisioen murrizketa, uraren kudeaketa eta gizartearen ongizatea. Bilbok, gainera, hondakinak bereizteko programa berri bat abiatu du hotel eta jatetxeetan. Hiriaren posizionamendu honek aurrerapen handia suposatzen du 2021ean lortutako 42. postutik, eta helburu nagusia da Bilbo helmuga jasangarri gisa garatzen jarraitzea, ODS 2030 Agendaren helburuekin bat eginda.