EGA Masterrek jaso du Jardunbide Egokien sari nagusia

Valdemar Upeltegiak eta Udapa Kooperatiba ere aitortu ditu Arabako Foru Aldundiak

Sarituak, gaur goizeko sari-banaketaren ostean | Argazkia: Arabako Foru Aldundia Sarituak, gaur goizeko sari-banaketaren ostean | Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Kudeaketa Aurreratuaren 29. Europako Astea ospatzen ari da egunotan Gasteizen. Testuinguru horretan Industrializazio Jasangarriaren, Energia Garbien eta Ekodiseinuaren Jardunbide Egokien Lehiaketa antolatu du Arabako Foru Aldundiak lehen aldiz, praktika onak saritzeko asmoz. Hiru izan dira finalera iritsitako enpresak, euren asmakuntzak aurkezteko aukera izan dutenak, alegia: Valdemar Upategia, mahastien iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa eta hondakinen murrizketa sustatzeko proiektuagatik; Udapa kooperatiba, ontziratzeko materialak ekodiseinatzeko eta ordezkatzeko sortutako sistemagatik; eta EGA Master, packaging eredu jasangarria sortzeagatik.

Azken hori izan da, hain zuzen ere, sari nagusia jaso duena, Jone Berriozabal Bóveda Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak iragarri duenez. Izan ere, berrikuntza horri esker, "karbono-aztarna murriztu" eta "ekonomia zirkularra sustatu" duela iritzi dio aldundiak, "esku-erreminten fabrikazioaren sektorean praktika arduratsuetarako bidea" eginez.

Aipatutako hiru enpresez gain, beste zenbaiten jardunbide egokiak ere nabarmendu nahi izan dituzte: AJL Ophtalmic, Elikagaien Bankua, Campezo Obras y Servicios, Embalajes Echeberria eta Alday Fundazioa.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK