Navarra Zirkular egitasmoak lurraldeko enpresetan ekonomia zirkularra sustatu nahi du, hauen barne prozesuetan eraginez, formakuntza eskainiz, kolaborazio esparruak sortuz eta lankidetza proiektuak garatuz. Halaber, ekimenera atxikituz gero, ekonomia zirkularraren inguruko diagnostikoa jasotzen du enpresa parte-hartzaileak, etorkizunera begira jarduera edo negozio eredu jasangarriago bat gara dezaten.
Nafarroako Gobernuaren arabera, hainbat sektoreetako 40 enpresei jada egin dizkiete diagnostikoak. Hala, datorren azaroaren 10ean ekimenaren lehen topaketa antolatu dute Iruñean, Green Claims: nola transmititu zirkulartasuna kontsumoan izenarekin, eta bertan izango dira, besteak beste, Viscofan, Aislanat, Smurtfit Kappa eta Cinfa enpresetako ordezkariak.
2022an sortu zenean, lurraldeko osoko 50 bat enpresa batu ziren proiektura, euren enpresetan ekonomia zirkularra indartzeko asmoz. Egun, aldiz, 14 sektoretako ehun enpresa baino gehiago dira ekimenean parte hartzen dutenak. Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko departamentuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuak, eta Herritarrekiko Harremanetako departamentuak sortu dute, Sodena eta GAN-NIK erakunde publikoen eta Laseme enpresa elkartearen laguntzarekin.