
I-DEk, Iberdrolaren banaketa enpresak, sareei buruzko XXI. topaketak egin ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Denera Euskal Autonomia Erkidegoan aritzen diren 265 langile baino gehiago bildu ditu saio horietan.
Iparraldeko guneko I-DEko zuzendari Javier Arriola buru izan duten jardunaldi horietan balioan jarri nahi izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren elektrifikazioa bultzatzeko beharra erregai fosilen ordez. Izan ere, jasangarritasunaren eta eraginkortasunaren estrategitzat nabarmendu dira, emisioak murriztu eta eraginkortasun energetikoa areagotzeko. Halaber, egungo testuinguruak eskaintzen dituen erronka eta aukerei buruz aritu da Arriola, eta pertsonen segurtasuna bermatzea ezinbestekotzat jo du.
Elektrifikazio hori aurrera eramateko gako izango dira sare adimendunetan inbertitzea, Arriolak esandakoaren arabera. "Enpresa banatzaileok prest gaude inbertitzeko. Teknologia dugu, baita talentua eta gaitasuna ere. Ezinbestekoa da arautzaileek premia hori onartzea eta baldintzak sortzea".
EAEn, linea elektrikoen 23.000 km baino gehiago kudeatzen ditu I-DEk, eta 11.916 transformazio-zentro zerbitzu eta 165 azpiestazio ditu.