Saltokietako karbono aztarna txikitzeko elkartu dira Eroski eta Iberdrola

Konpainiek azaldu dute “gizartea hobetzearen alde” daudela eta emisioak "ahal den gehiena gutxitzen” saiatuko direla

Eroskiren saltoki bat | Argazkia: Eroski Eroskiren saltoki bat | Argazkia: Eroski

Iberdrola eta Eroski batu egin dira karbono aztarna txikitzeko asmoz. Supermerkatu-kateko saltoki guztietan lanak egingo dira emisio horiek gutxitzeko, eta, bide batez, energia fakturan aurrezteko.

Horretarako, konpainia elektrikoak alternatibak aztertuko ditu Eroskik eraginkortasun energetikoa hobe dezan, alegia, aholkularitza emango dio supermerkatuari. Egindako ekintzak Energia Aurrezteko Ziurtagirien sistemaren bitartez gauzatuko dira, zeina Iberdrolak kudeatuko duen.

“Emisioak ahal den gehiena gutxitzen” saiatu behar dutela azaldu du Alejandro Marinez Berriochoa Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak. Gaineratu duenez, taldeak helburu du 2050. urterako berotegi efektuko gasik “batere ez” isurtzea. Iberdrolako Iparraldeko ordezkari komertziala den Eduardo Lobatok deskarbonizazioaren estrategia izan du hizpide, eta “gizartea hobetzearen alde” borrokatzen ari direla azaldu du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK