Euskotrenek, 2023ko lehen zortzi hilabeteotan, 30,74 milioi bidai egin ditu, iazko epe berean baino %24 gehiago. Bidai hauen artean, Euskotrenen garraiobide guztiak hartu dira kontuan, hala nola, trenak, autobusak eta funikularrak, besteak beste. 2022ko lehen zortzi hilabeteetan baino bidai gehiago egiteaz gain, 2019an baino %15 gehiago ere egin ditu.
Iñaki Arriola Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak adierazi duenez, 2023 “garraio publikoaren errekuperazioaren eta mugikortasun jasangarriaren urtea” izaten ari da. Izan ere, pandemia dela eta, ibilgailu pribatuen erabilera handitu egin da azken urteotan (2021ean bidaien %40 egin ziren), garraio publikoaren kalterako.
Hala, pandemiak ezarritako galga gaindituta, “bidaiarien konfiantza berreskuratzen” ari direla esan du Arriolak, eta garraio publikoa sustatzeko %50ean eusten duten hobariak jo ditu giltzarritzat.
Era berean, garraio sektorea EAEko kutsadura isurketen %35aren arduraduna dela azpimarratu du, eta garraio publikoa erabiltzea hiritar guztien eskubidea dela gogorarazi du.