Inpaktuaren bidea: nazioarteko topaketa

Nerea Gonzalez eta Ziortza Olano, Sir Ronald Cohen inbertsio sozialaren aitzindariarekin | Argazkia: utzitakoa Nerea Gonzalez eta Ziortza Olano, Sir Ronald Cohen inbertsio sozialaren aitzindariarekin | Argazkia: utzitakoa

Urriaren 2-3an, Global Steering Groupak eta SpainNABek (Inpaktu Inbertsiorako Aholku Batzordeak) antolatutako GSG Global Impact Summita ospatu zen Malagan. 65 herrialde baino gehiagotako 900 pertsonek izan dugu gure esperientziak partekatzeko aukera. Inpaktuaren Iraultza planifikatzeko eta bizkortzeko aukera bat izan da; esperientzia handia duten mundu osoko profesional eta liderrak bertaratu dira. Jardunaldian arlo desberdinak landu ditugu: finantzak, ekintzailetza, enpresa handien rola, irtenbide sozialak, politiken formulazioa eta filantropia.

Edizio honetan, hiru gai nagusi nabarmendu dira: pertsona eta planetarentzat kapital mobilizazioa, inpaktuaren neurketan erabateko gardentasuna lortze,  eta inpaktua eta ekonomia soziala bizkortzea. Sektore publiko eta pribatuko nazioarteko hizlariek elkar ulertzen eta partekatzen jarraitu ahal izan dute, inpaktuaren bidean aurrera egiteko.

Egun horietan, inpaktuaren etorkizunari begira lantzeko dauzkagun erronkei buruz, Euskal Herriko beste erakunde batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu. Plazera izan da elkarlanean irtenbide desberdinak aztertzen jarraitzea. Sir Ronald Cohen inbertsio sozialaren aitzindariak gazteen eta start-upen esku utzi du Inpaktuaren Iraultza.

Hiru gai nagusi nabarmendu dira: pertsona eta planetarentzat kapital mobilizazioa, inpaktuaren neurketan erabateko gardentasuna lortze,  eta inpaktua eta ekonomia soziala bizkortzea

Mondragon Unibertsitatean, Enpresagintzan, buru-belarri gabiltza inpaktuaren gaia lantzen. Azken lana, SpainNABekin batera egindako gomendio txostena izan da, Inpaktuaren neurketa/kudeaketa aurrera eramateko eta finantzaketa-tresna berriak sortzeko gomendioak izenekoa.

Inpaktu Inbertsiorako Aholku Batzordea da SpainNAB, inpaktu-inbertsioa bultzatu eta sustatzeko. Gizarte- edo ingurumen-inpaktu neurgarria eta finantza-itzulera eragin nahi duten inbertsioei esaten zaie inpaktu inbertsioa. Espainiaren ordezkaria da GSGlobal Steering Group for Impact Investmenten aurrean; dagoeneko 34 herrialdek eta Europar Batasunak osatzen dute taldea.

Gizarte- edo ingurumen-inpaktu neurgarria eta finantza-itzulera eragin nahi duten inbertsioei esaten zaie inpaktu inbertsioa.

Nazio Batuen ustez, 2030eko Agendan ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuen xedeak lortu ahal izateko, kapital publikoarekin batera kapital pribatua sustatu behar da, finantzaketa publiko edo filantropikoaren bidez bakarrik ez baita posible izango.

Eredu ekonomiko berri baterako misio honetan, SpainNABek hiru lan-talde sortu ditu, inpaktu inbertsiorako interesgarriak diren gaien inguruan ezagutza sortzeko. Funtsen lan-taldea (finantza-eragileekin), enpresen lan-taldea (enpresa handiekin) eta lan-taldea soziala (enpresa sozialekin eta hirugarren sektorekoekin). Geure lan taldeak, elkarlanean, azken honetan parte hartu du.

Gizarte ekonomia garatzeko helburuarekin, kapital pribatua mobilizatzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, gure proiektuaren bitartez, ezagutza sortzen eta jardunbide egokiak aztertzen gabiltza. Horretarako, 2022ko irailean, ikerketa-lan bat egiten hasi ginen, Madrilen bi saio eginez. Saio horietan, lan-talde sozialeko kideek parte hartu genuen.

Inpaktua kudeatzeko eta neurtzeko mugapen handienetariko bat hizkuntza komunik ez izatea dela aipa genezake; erronka horrek, eragileen arteko esparru komun bat izatea eragozten du. Horretarako, beharrezkoa da inpaktu gisa ulertzen dena definitzea eta adostea, proiektu amankomun bat izateko

Lehen saioa 2022ko irailean egin zen, inpaktua kudeatzeko eta neurtzeko esparruei eta metodologiei buruzko jardunaldia, hain zuzen. Hasteko, OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak inpaktua kudeatzeko eta neurtzeko praktika onak partekatu zituen. Ondoren, gizarte ekonomiako eta hirugarren sektoreko enpresek lan-mahai desberdinetan parte hartu zuten. Mahai horietako helburua, ekosistemako stakeholderrei gomendioak egitea izan zen.

Bigarren saioan, 2022ko abenduan, egitura eta tresna berritzaileak aztertzeko saioa garatu genuen. Gizarte ekonomiako eta hirugarren sektoreko, inpaktu proiektuak finantzatzeko zailtasunak kontuan izanik; aliantza eta gomendio berritzaileak lantzea izan zen helburu nagusia.

Ondorio orokor gisa, egindako ikerketa eta saioen ondorioz, inpaktua kudeatzeko eta neurtzeko mugapen handienetariko bat hizkuntza komunik ez izatea dela aipa genezake; erronka horrek, eragileen arteko esparru komun bat izatea eragozten du. Horretarako, beharrezkoa da inpaktu gisa ulertzen dena definitzea eta adostea, proiektu amankomun bat izateko.

Interes-taldeen (eskaintzaileen, eskatzaileen, bitartekarien) arteko aliantzak sortzen lagunduko duten adierazle estandarizatuak ere lortu behar ditugu; honen harira, funtsezkoa da arlo horretan ikertzea eta jakintza sortzea

Interes-taldeen (eskaintzaileen, eskatzaileen, bitartekarien) arteko aliantzak sortzen lagunduko duten adierazle estandarizatuak ere lortu behar ditugu; honen harira, funtsezkoa da arlo horretan ikertzea eta jakintza sortzea. Honez gain, inpaktu inbertsioan sentsibilizatzeko eta trebatzeko prestakuntza-programak sortzea ezinbestekoa da.

Aurreko lerroetan adierazitako lana dela medio, positioning paper batean bildu genituen inpaktuaren bidean aurrera egiteko gomendioak.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan  @Nereagonzalez eta @Ziortzaolanoastigarraga-rekin

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK