Iruñean egingo da trantsizio energetikoaren industriari buruzko nazioarteko kongresua

Urriaren 22an eta 23an egingo da ekimena, Baluarte jauregian, eta mundu mailako 45 hizlari eta 19 konpainia elkartuko dira

CITE25 ekimenaren aurkezpena | Argazkia: CITE kongresua CITE25 ekimenaren aurkezpena | Argazkia: CITE kongresua

Iruñeako Baluarte jauregian egingo da CITE25 trantsizio energetikoaren industriari buruzko nazioarteko kongresua, urriaren 22an eta 23an. Enerclusterrek Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan antolatutako ekitaldian parte hartuko dute “lehen mailako” 45 hizlarik, eta horietatik ia erdiak nazioarteko pertsonak izango dira.

Orotara, 19 konpainiek baieztatu dute jada bertan izango direla, besteak beste, Nordex-Accionak, Repsolek, Statkraftek eta Acciona Energíak. Kongresuaren aurkezpenean, antolatzaileek azpimarratu dute apustua egin dutela ekitaldia nazioartekotzeagatik.

María Chivite Nafarroako presidenteak inauguratuko du ekimena, eta itxiera, aldiz, Mikel Irujo Nafarroako Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariaren esku egongo da. Sarrerak online erosi beharko dira, baina oraindik ezin dira eskuratu. 2023. urtean 400 pertsona baina gehiago bertaratu ziren, eta antolatzaileek diote aurten ere zifra hori errepikatzea espero dutela.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK