Mercabilbao azokak 3.210 tona hondakin kudeatu ditu 2024an

Jasangarritasuna  eta ekonomia zirkular eraginkorra sustatzea lehenesten du handizkako azokak

Mercabilbao | Argazkia: Mercabilbao
Mercabilbao | Argazkia: Mercabilbao
2025eko apirilaren 23a
Eg. 2025eko apirilaren 23a

3.210 tona hondakin kudeatu ditu Mercabilbaok 2024ko ekitaldian. Handizkako azokako zuzendari nagusiak, Aitor Argote-Ibañezek, azaldu du haien lehentasunetako bat dela jasangarritasuna, “ez baitago existitzen ez den hondakina baino hoberik”.

 

Hala, guztira 2.025,9 tona hondakin solido kudeatu dira bertan, 456,16 tona egur, 88,44 tona paper zein kartoi, 447,62 tona fruta, 183,25 tona arrain eta 9,44 tona porexpan (poliestirenotik eratorritako material plastikoa).

Azokak “ekonomia zirkular eraginkorragoa garatzen” laguntzen duela dio zuzendariak, instalazioetan sortutako hondakinak “behar bezala” sailkatu eta tratatzen direlako.

 

Etorkizunera begira azokan teknologia eta prozedura berriak ezarriko direla esan dute, “erreferentziazko eredu gisa” sendotzea helburu izanik. Hondakinen kudeaketarako ez ezik, aztarna ekologikoa “etengabe murrizteko” eta, oro har, “jasangarritasuna lehenesteko” konpromisoa ere badute.