Trantsizio Energetikorako Legearen inguruan akordioa lortu dute EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk

Legealdia amaitu aurretik onartuko da legea. Akordioaren berri emango dute hiru alderdiek 11:30etan

Legea otsailean onartzea espero da | Argazkia: Europa Press Legea otsailean onartzea espero da | Argazkia: Europa Press

Trantsizio Energetikoa eta Aldaketa Klimatikorako Legea onartu egingo da Eusko Legebiltzarrean. Espero zen bezala, akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk EH Bildurekin. Hiru taldeek agerraldia egingo dute 11:30etan akordioaren berri emateko.

EAJ eta PSEk duten gehiengoari esker, akordioa aurrera aterako bazen ere, EH Bilduren adostasunarekin babes handiagoa erdietsiko dute, eta legealdia amaitu aurretik onartuko dute legea, .

EH Bilduko lehendakarigai den Pello Otxandianok jada adierazi zuen aukera handia zegoela legea aurrera ateratzeko, eta orain baikor azaldu da akordioarekin: “Abiapuntu kaxkarra zeukan lege aurreproiektua hobetzea lortu dugu. Konfort eremuetatik kanpo eta alderdi interesen gainetik interes komunak eta herri interesak jartzen direnean, posible da lege onak lortzea”, adierazi du X sarean.

Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburua ere baikor mintzatu da azken orduetan akordioaren inguruan. Jaularitzak proposatutako legeari osoko zuzenketarik egingo ez badiote ere, ehun zuzenketa partzial inguru negoziatzen ari dira. Otsailaren 15eko osoko bilkuran aurreikusten da legea behin betiko onartzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK