Urak berrerabiltzeko Uragua proiektua aurkeztu du Krean taldeak

Ur hondakinak nekazaritza eta industria enpresetara bideratzeko azpiegitura sortzea du helburu proiektuak

Argazkia: Krean Argazkia: Krean

Krean taldeak Uragua proiektua aurkeztu du gaur, urak berreskuratu eta berrerabiltzeko irtenbide “berritzaile eta jasangarria”. Ur hondakinak nekazaritza eta industria enpresetara bideratzea du xede soluzioak, eta horretarako ingeniaritza eta azpiegitura garatuko du Kreanek.

Araztegi bateko uraren “berrerabilpen komunitarioa” sortuko du. Dena den, ura birsortzeko azpiegitura egiteke du oraindik ingeniaritza taldeak. Horretarako, bost urrats emango dituztela jakinarazi dute: azpiegituraren interesa eta kokapena zehaztea, proiektua gauzatzeko baimenak kudeatzea, finantzaketa eredua bilatzea, eraikuntza eta ustiaketa.

Dagoeneko harremanetan jarri dira Administrazio Publiko, nekazari eta industria enpresekin, azpiegituraren lehen proba bat egin ahal izateko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK