EEE Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, ibilgailu elektrikoak erosteko Moves III laguntzak jasotzeko epea 2024ko uztailaren 31ra arte luzatuko da. EEEk kudeatzen ditu laguntzak hauek, eta urtearen amaieran zen amaitzekoa epea. Aitzitik, Eusko Jaurlaritzak zazpi hilabetez luzatzea erabaki du.
Laguntza programak 41,7 milioi euroko aurrekontua du, eta guztira 10.044 eskaera jaso dituzte. EEEren arabera, horietatik %94,4 aztertu eta ebatzi dira, eta 36 milioi euroko laguntzak esleitu dituzte dagoeneko.
Ibilgailuak erosteko eskaerak 5.588 izan dira, eta horietarako 20,5 milioi euro banatu dira. Gainerakoa (15,8 milioi euro) ibilgailuak kargatzeko azpiegiturara bideratu da, 4.456 eskaera baitzeuden horretarako.
Dirulaguntza jasotzeko eskatzaileak partikularrak nahiz enpresak izan daitezke. Partikular edo autonomo batek 4.500 euroko laguntza jaso dezake auto elektriko bat erosteagatik. Enpresek, bestalde, laguntza desberdinak dituzte haien tamainaren arabera.