Propinen dilema amaigabea: derrigorrezko izatetik debekatuta egoteraino

Zenbateko propina eman behar da herrialde bakoitzean? Kasu diferenteak aurki ditzakegu munduan, Estatu Batuetan, esaterako, % 20ko eskupekoa ematea gomendatzen da. Euskal Herrian ez dugu ohitura handirik, % 5ak baino gutxiagok ematen baitugu

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Propinaren afera munduko zibilizazioen artean dagoen ohitura diferente nahiz polemikoa da. Estatu Batuetan, adibidez, arau bihurtu da, zerbitzariaren soldataren zati handi bat haren menpe baitago. Euskal Herrian, aldiz, erabat altruista da, edo, turistak nahasarazteko arrazoi handi bat. Asian ere oso gaizki ikusitako praktika da, iraintzat hartzen hartzeraino. Orduan, zenbat propina eman behar da herrialde bakoitzean? Visual Capitalist plataformak sareetan birala egin den eskupekoaren kulturari buruzko 162 herrialderen ranking bat egin du.

Hasteko, Estatu Batuak munduko herrialde bakarra da non zerbitzariari % 20ko propina ematea gomendatzen den, ostalaritza-sektorean baxuak izan ohi diren soldatak osatzen laguntzen baitute. Jatetxe bateko propinak iraintzat har daitezke, berriz, Japonian, Txinan edo Hego Korean. Kanada, Mexiko, Serbia edo Dominikar Errepublikan propinak % 20 inguru izango lirateke, rankigaren goiko aldean kokatzen direlarik. Gainerako 66 herrialdeetan % 10eko propinak balio dezake.

Estatu batzuek "nahitaezko propinak" ere badituzte, talde handientzako zerbitzu-kargu edo haborokin gisa, hala nola Islandia, Finlandia edo Suitza. Beste batzuek, Indiak esaterako, jatetxeetan derrigorrezko propina debekatu dute.

Eskuzabalak al gara Euskal Herrian?

Euskaldunon kasuan, hainbat ikerketen arabera % 5 baino gutxiagok dugu eskupekoa emateko ohitura, eta xuhur fama katalanek badute ere, estatu mailan eurak dira propina ematearen ohitura zabalduena dutenak, azterlan baten arabera Katalunian bezeroen % 11k uzten baitu. Turisten aldetik nolabaiteko nahasmena dagoenean, nabarmentzekoa da ez dagoela jasotako zerbitzuaren arabera kopuru jakin bat uztera behartzen duen inolako araudirik. Facua – Consumidoren en Accion gobernuz kanpoko erakundean, ordea, jatetxe batzuek janaria amaitzean bezeroei aparteko kopuru bat eskatzen dietela jakin ostean, alarmak piztu dira: "Eskupekoa esker oneko kontua da, eta ez betebeharra", adierazi du Ruben Sanchez Facuako bozeramaileak. Beraz, ez da derrigorrezkoa, baina bai sukaldaritza industrian baloratzen den ohiko praktika bat. Garrantzitsua da kontuan hartzea eskupekoa ez dela zerbitzariaren soldataren zati bat, zerbitzu on baten sari gisa jasotzen duen gehigarri bat baizik.

Euskaldunon kasuan, hainbat ikerketen arabera % 5 baino gutxiagok dugu eskupekoa emateko ohitura

Bukatzeko, eta bitxikeria gisa, zerbitzari estatubatuar batek Twitter sutan jarri zuen espainiar turista batzuek ia 700 dolarreko bazkari baten truke 70 dolarreko eskupeko eman ziotenean. "Nola portatu behar den ikasten duten arte europarrak honaino etortzea debekatu beharko genuke", esan zuen, eta 694,62 dolarreko kontu baten argazkia erantsi zuen, % 10eko propinarekin, kontuko tiketean iradokitzen zena baino gutxiago, hain justu ere.

Kasu honetan, propina zuzena 130 dolarrekoa zen, AEBetako arauen arabera. Hain zuzen ere, kontuaren behealdean propinaren inguruko hiru iradokizun zeuden: guztizkoaren % 20, 130 dolar, % 22, 143 dolar eta salbuespenezkoa % 25, 163 dolar.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK