Arabako Enpresen Topaketa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak

Irailaren 21ean egingo da topaketa Gasteizen, eta euskara kudeatzeko praktika onak landu dituzten hainbat enpresa ezagutzeko parada izango da

2022ko Lazarraga Sarien banaketa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea 2022ko Lazarraga Sarien banaketa | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea

Bai Euskarari Elkarteak Arabako Enpresen Topaketa antolatu du euskara kudeatzeko praktika onen adibideak ezagutzeko asmoz. Lazarraga Saria irabazi duten hiru enpresa izango dira topaketan: EBA S.L, Electra Vitoria eta Uriarte Industrial.

Lazarraga Sarien bidez, Arabaren esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko egindako enpresen lana aitortzen da. Bi urtez behin antolatzen du Bai Euskarari Elkarteak sariketa, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Halaber, Arabako Enpresen Topaketa irailaren 21ean egingo da Gasteizen, EBA S.Lren egoitzan. Goizeko 9etan hasiko da ekitaldia eta hiru enpresen jarduna ezagutzeaz gain, Aldaialde ikastetxearen obrara bisita ere egingo da.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK