Gipuzkoako Bazkundea zazpi herrialdetako 11 azoketan izango da

Lurraldeko enpresa azpikontratisten eskaintza indartu nahi du, esportazioek gora egin dezaten

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Gipuzkoak Bazkundeak munduko zazpi herrialdeetan 11 azoka antolatuko dituela iragarri du gaur. Gipuzkoako enpresa azpikontratisten eskaintza indartzea izango da Bazkundearen helburua, eta lurraldeko 85 enpresek parte hartuko dute azoketan.

Europako merkatuan BPGaren hazkunde txikia aurreikusi dela azaldu dute Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek, eta lurraldeko esportazioak egoera horren isla direla uste dute. Hala, esportazioak bultzatzea du xede egitasmoak, eta Subcontex Gipuzkoaren bidez, enpresen eskaintza sustatu eta merkataritza aukeren azoketan enpresa horiek erakarri nahi dira.

Besteak beste, azokak antolatuko dira Tamperen (Finlandia), Herningen (Danimarka), Dijonen (Frantzia) edota Dusseldorfen (Alemania). Aurtengo berritasunak Danimarka eta Portugal izan dira. Lehen aldiz bertaratzeko aukera izango dute enpresa gipuzkoarrek bi herrialdetako azoketara.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK