Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, Bizitzeko Gutxieneko Errenta kudeatzeko eskumena hartu zuen bere gain joan den azaroan eta, ordutik, 5.813 familia nafarrek jaso dute prestazioa. Laguntza hori behar dutenei informazioa eta aholkularitza helarazteko asmoz, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren autobus informatibo bat jarri dute Berriozarren.
Gizarte Segurantzako datuen arabera, 2020ko ekaina eta 2022ko azaroa bitartean orotara 6,924 familia nafarrek jaso zuten Bizitzeko Gutxieneko Errenta eta, Nafarroako Gobernuak azaroan prestazio hori bere gain hartu zuenetik, 5.813 familiek jaso dute laguntza. Prestazio horrek ia 8 milioi euroko inbertsio soziala ekarri dio Nafarroako diru-kutxari. Halaber, beste 2.500 eskari berri ere jaso dituzte, urtarrilean ebatziko direnak eta, ondorioz, urteko gastua 50 milioi euro ingurukoa izatea aurreikusten dute.