Pasaiako Portu Agintaritzak martxoko administrazio kontseiluan onartu zuen Buenavista izeneko kaian 7.246,71 metro karratuko terminal balioanitza gaitu eta ustiatzeko lehiaketa irekitzea. Lursaila salgaiak baldintza onetan manipulatzeko portu zerbitzuak emateko erabiliko da eta, aurreikuspenen arabera, Pasaiako Portuan salgai orokorren eta solteko gaien trafiko berriak sortzeko, zein edukiontziei sarrera emateko balioko du.
Emakida gutxienez 10 urterako izango da, eta 30 urtera arte luzatu ahal izango da, esleitu duenak bere eskaintzan egingo dituen inbertsioen eta lizitazioan sartu behar duen amortizazio planaren arabera.
Eskatzaileak 2023ko uztailaren 7ra arte aukez ditzake eskaintzak Sektore Publikoko Lizitazio Elektronikoko Zerbitzuen Plataforman. Bertan eskura izango ditu oinarriei eta baldintzei dagozkien pleguak eta beharrezko dokumentazio osagarria. Pasaiako Portuko web atarian ere eskuragarri dago informazio osoa.
Hala, espazio horren ustiapenaren esleipena beste emakida berri batzuei gehituko zaie, hala nola, Ondartxoko 2.700 metro karratuko kaia Gipuzkoako Foru Aldundiari emateari Albaola Itsas Faktoriak amortiza dezan; La Herrera 1.450 metro karratuko eremua Sprilurri emateari ekonomia urdineko proiektuei lotutako eraikina egiteko; edo Lezon 30.000 metro karratuko partzela bat Sobrinos de Manuel Camarari emateari.