Podcastak nagusi Rikardo Arregi sarietako finalisten izendapenetan

Azaroaren 29an iragarriko dira irabazleak

Iazko edizioko sarituak | Argazkia: RAKS Iazko edizioko sarituak | Argazkia: RAKS

Rikardo Arregi kazetaritza eta komunikazio sariek badituzte hautagai finalistak. Eta irabazleak azaroaren 29an iragarriko badira ere, ezin ukatu aurtengo edizioak baduela formatu izarra: podcasta. Izan ere, zortzi finalistetatik bost dira formatu horretakoak.

Kazetaritza sarietan, Naiz Irratiak eta Mediabaskek ekoitzitako BIDEAK eta Berriaren Kinka podcastak dira finalistak, Geuria Hego Uribeko hedabidearen Nola sentitzen zara? ale monografikoarekin eta Xabier Itzainak dantzan.eusen idatzitako Urte batetik bertzera, mundu batetik bertzera kronika sortarekin batera.

Komunikazio sarietan, aldiz, EITBren ekoizpeneko hiru podcastek hartu dezakete EnpresaBIDEAren lekukoa: 10garrena, Lore Hostoak eta Harpa jotzen. Aitzitik, beste proiektu batekin ere lehiatu beharko dute: MUAK ET webseriea.

Aurtengo ohorezko mugarria Menane Oxandabarat Irulegiko irratiaren sortzaileetako batek eta Herria aldizkariaren zuzendariak jasoko du. "Euskal Herrian herritarren parte hartzeari esker ekimen handiak egin daitezkeela (edo lan boluntario eta antolaturik gabe euskararen sustapena ezinezkoa litzatekeela) frogatzen duen horietakoa da", nabarmendu dute antolatzaileek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK