Lehen greba feminista orokorrak enpresak, unibertsitateak, erakundeak hustu, eta Euskal Herriko kaleak beteko ditu, Zaintza eskubide kolektiboaren alde lelopean. Euskal Herriko Mugimendu Feministak bultzatuta, aldarrikapen nagusia da zaintzak pertsona guztiei eragiten diela, denok behar baitugu zaindu eta zainduak izan. Horregatik da, hain zuzen, greba orokorra, gizon zein emakumeek bat egin dezaten deiturikoa.
Hego Euskal Herriko sindikatuen gehiengoak bat egin du grebarekin, alegia, ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE, CGT eta HIRUk parte hartuko dute mobilizazioeta. Hiriburuetako kaleetan ez ezik, herrietan ere entzungo dira protesta hotsak. Mobilizazio nagusiak eguerdi partean egingo dira hiriburuetan, eta arratsaldean hiriburuetan ez ezik, bestelako hiri eta herrietan ere izango dira mobilizazioak.
Araba
Goizean
- Gasteiz: 13:00etan, Zumaquera Kaleko Lanbidetik hasita.
Arratsaldean
- Gasteiz: 18:00, San Anton Plazatik
- Laudio: 18:00
- Agurain: 18:30
Bizkaia
Goizean
- Bilbo: 12.00tan, udaletxearen aurrean.
Arratsaldean
- Bilbo: 17:30, Jesusen Bihotzatik
- Berriz: 18:00
- Durango: 18:00
- Ermua:18:00
- Gernika: 18:00
- Markina-Xemein: 18:00
- Portugalete: 18:00
- Zornotza: 18:00
Gipuzkoa
Goizean
- Donostia: 12:30ean, udaletxetik abiatuta. Hainbat ekintza aurreikusi dira
- Eibar: 12:30
Arratsaldean
- Irun: 17:30
- Donostia: 18:00, Antiguako tuneletik
- Arrasate: 18:00
- Hernani: 18:00
- Ordizia: 18:30
- Orereta: 18:00
- Tolosa: 18:00
- Urretxu-Zumarraga: 18:00
- Zumaia: 18:00
Nafarroa
Goizean
- Iruñea: 12:30ean, Aldundiaren aurrean
Arratsaldean
- Iruñea: 18:00, Antoniutitik
- Altsasu: 18:00
- Elizondo: 18:00
- Irunberri: 18:00
- Tutera: 18:00
- Lizarra: 19:00
- Tafalla: 19:30