[ZOZKETA ITXITA] Zer dute amankomunean Monte Carlo eta Euskal Herriak? Zozketa bat

Muntaia: EnpresaBIDEA Muntaia: EnpresaBIDEA

Monte Carlo ezaguna da, besteak beste, Formula 1eko zirkuitu mitikoagatik, hiri barrutik igarotzen dena. Euskal Herriko mendialdean zein kostan ere baditugu gure kurba mitikoak. Honaino irakurrita autoekin zerikusia duen zozketa baten parte hartu zenezakeela uste bazenuen, barkatu. Baina seguru egon saria F1eko Sari Nagusi baten modukoa izan daitekeela.

La Compagnie des Ballets de Monte Carlok Charles Perrault idazlearen Errauskine ipuin ezaguna eskainiko du Kursaal Auditorioan, maiatzaren 29an, arratsaldeko 19:30ean, Jean-Christophe Maillot  koreografo eta zuzendariak zuzendurikoa. Balletaren indarra, Kursaaleko oholtza gainean. EnpresaBIDEAk, Kursaalekin lankidetzan, sarrera bikoitza zozkatuko du emanaldira joan ahal izateko.

Nola parte hartu zozketan?

Parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, formulario hau betetzea zure datuekin.

Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 26a izango da. Zozketa, berriz, maiatzaren 27an egingo dugu. Egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean irabazlearekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei. Maisulan honek magiaz eta alaitasunez betetako bidaia batera eraman zaitzala!

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK